1974-11-13 / ...
Timo Berger
jaio zen duela 50 urte
1929-11-13 / 1990-01-08
Jaime Gil de Biedma
jaio zen duela 95 urte
Gil de Biedma, Jaime. Kataluniar olerkaria, gaztelaniaz idazten zuena (Bartzelona, 1929 - Bartzelona, 1990). "Berrogeita hamar"-eko belaunaldiko kide zen, Bartzelonako taldean alegia. Iradokizun ugari eskaintzen du Gil de Biedmaren poesiak; ironia zorrotz erabiltzen zuen, egunerokotasun landu batekin batera. Liluratik urruti dagoen mundu ikuspegia agertzen zuen, beti; adiskidetasuna eta iragandako gaztetasuna dira haren gai nagusiak. Bere poema bilduma guztiak Las personas del verbo liburuan bildu zituen 1975ean. Jorge Guillén espainiar poetari buruzko lan jakingarri bat egin zuen; saio lanak 1980an bildu zituen El pie de la letra izeneko liburuan. 1956an Filipinetan harrapatutako tuberkulosi baten ondorioz idatzitako egunerokoa argitaratu zuen 1974ean (Diario del artista seriamente enfermo). Garai hartako zentsura zela eta, 1991 arte ez zen agertu osorik, Diario del artista en 1956 izenburuarekin. Hurrengo belaunaldietan eragin handia izan du Gil de Biedmaren lanak.
Astelehena
itzul.: Luigi Anselmi
Bertzerenak, 2006
Pamiela
Jaime Gil de Biedmaren kontra
itzul.: Harkaitz Cano
Literatura Unibertsala – Batxilergoa, 2000
EIZIE-Erein
1850-11-13 / 1894-12-03
Robert Louis Stevenson
jaio zen duela 174 urte
Stevenson, Robert Louis. Eskoziako idazlea (Edinburgo, 1850 - Vailima, Samoa uharteak, 1894). Txikitatik tuberkulosiak jo izanak eragin handia izan zuen Stevensonen bizitzan eta idazlanetan: ohean egin behar izan zituen aldi luzeak Eskoziako elezaharrak entzuten eta Johnstonen, Scotten eta Dumasen eleberriak irakurtzen. Hala, bizitzarekiko atxikimendua adierazteko premia, eritasunak sortua, abenturazko kontakizun baikorrak idatziz ase zituen; giro osasungarriagoen beharrak, berriz, bidaldietarako eta abenturarako grina piztu zion. Familian ezagutu zuen giro presbiteriano estuari uko egin eta liskarrak izan zituen gurasoekin. Zuzenbide ikasketak egin zituen, baina inoiz ez zuen legegizon gisa ihardun. 1873tik aurrera etengabe bidaiatu zen, eta lehen liburuak Frantzian egindako bidaldien kronikak izan ziren: An Inland Voyage (1878, Kontinenteko bidaia) eta Travels With a Donkey in the Cévennes (1879, Bidaldia astoz Cévennes lurraldean zehar). 1880an Fanny Osbourne-rekin ezkondu zen. 1881ean filosofiako artikuluen eta literatura kritiken bilduma bat, Virginibus Puerisque, eta 1882an ipuin bilduma bat, The New Arabian Nights, (Arabiako gau berriak) argitaratu zituen. Hurrengo urteetan hara-hona ibili zen eritasuna sendatu nahian eta haurrentzako poemak eta eleberriak idatzi zituen, bere seme-ordeari eskainiak: A Child's Garden of Verses (1885, Haurrentzako olerki lorategia), olerki liburua; Treasure Island (1883, Altxor uhartea); gazte eta helduengan arrakasta handia izan duen abenturazko eleberri horretan Stevensonek bikain agertu zuen bere kontalari dohaia eta trebezia; hura du libururik ezagunena eta irakurriena. Beste eleberrietan Walter Scotten bidea jarraitu zuen: Kidnapped (1886, Bahitua), The Strange Case of Dr. Jekyll and Mr. Hyde (1886, Dr. Jekyll eta Hyde), pertsona berean bi nortasun kontrajarrien arteko gatazka agertzen duen beldurrezko kontakizuna, arrakasta handia izan zuena; The Black Arrow (1888, Gezi beltza), The Master of Ballantrae (1889, Ballantraeko Nagusia). 1888an Ozeaniara joan zen, Samoako uharte batean hartu zuen bizilekua eta han bizi izan zen hil arte, bertakoek Tusitala (Ipuin Kontalaria) esaten ziotela. Azken idazlanak: Catriona (1893), Weir of Hermiston (1896, Hermistoneko uhesia), eleberri bukatu gabea, aditu askok maisu lantzat dutena; The Islands Night's Entertaiments (1893, Uharteetako gau denborapasak) eta In the South Seas (1896, Hego Itsasoetan) ipuin bildumak; ipuin horietatik zenbait itzulpen egin dira euskarara: Ahotsen isla. Deabrua botilan, Botilako deabrua. Haren olerki guztiak 1951n argitaratu ziren.
Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia
itzul.: Koro Navarro
Erein, 2019
4nak - 4
Zeru zabal, izartsuren azpian...
itzul.: Luigi Anselmi
Bertzerenak, 2006
Pamiela
Jekyll Dk. eta Hyde Jn.
itzul.: Xabier Galarreta
Hiria, 2004
Altxor uhartea
itzul.: Iñaki Mendiguren
Elkar, 1994
Irakurmendi 31
Botilako deabrua
itzul.: Maria Garikano
Elkar, 1992
Branka 18
Dr. Jekill eta Mr. Hyde
itzul.: Xabier Galarraga
Txertoa, 1990
Larrun 26
Suiziden elkartea
itzul.: Txomin Arratibel
Elkar, 1986
Branka 59
Altxorraren uhartea
itzul.: Xabier Etxaniz
Elkar, 1985
Itzul saila 42
Pamiela-5, 1984
Ahotsen isla
itzul.: K. Aulestia
Hordago, 1980
Tximista 13
1877-07-08 / 1967-11-13
Diego Duble Urrutia
hil zen duela 57 urte
1952-11-13 / 1998-07-05
Maria Merce Marçal
jaio zen duela 72 urte
1933-11-13 / ...
Peter Hartling
jaio zen duela 91 urte
Benek Anna maite du
itzul.: David Urbistondo
Elkar, 1990
Itzul saila 79
1787-04-26 / 1862-11-13
Ludwig Uhland
hil zen duela 162 urte
Goiz eresia
itzul.: Udalaizpe
Euzko Deya - 339, 1951
Artzaiaren igande-abestia
itzul.: O.
Euzkadi - 5947, 1932
Lekaidea ta artzaia
itzul.: ?
Euzkadi - 5900, 1931
Itxas-gazteluan
itzul.: O.
Argia - 476, 1930
Zaldun beltza
itzul.: E.
Euzkadi - 2871. VII-21, 1921
Haralda
itzul.: Euzkeratzalle
Euzko Deya - 31, 1917
Gastearen eriotza
itzul.: Euskeratzalle
Euzko Deya - 28, 1917
Azaroak 14: Annie Ernaux Idazketa labana bat da
Azaroak 15: Joyce Carol Oates Bortxaketa. Amodiozko istorio bat Ean
Azaroak 20: Christopher Okigbo Azpeitian
Azaroak 22: McKenzie Wark Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza Iru?ean
Azaroak 28: Olga Tokarczuk Erabili goldea hilen hezurren gainetik Erronkaribarren
Neska baten memoria
Annie Ernaux
itzul.: Aiora Jaka
Asier Urkiza
Rameauren iloba
Denis Diderot
itzul.: Joxan Elosegi
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
itzul.: Aiora Jaka
Paloma Rodriguez-Mi?ambres
Rifqa
Mohammed el-Kurd
itzul.: Eider Beobide
Ibon Ega?a
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
itzul.: Garazi Ugalde
Nagore Fernandez
Herriaren hezkuntza eta demokrazia
Nadezhda Krupskaia
itzul.: Leire Azkargorta
Jon Jimenez
Sinposioa
Platon
itzul.: Jesus Maria Arrojeria
Aritz Galarraga
Rifqa
Mohammed el-Kurd
itzul.: Eider Beobide
Irati Majuelo
Detaile xume bat
Adania Shibli
itzul.: Aitor Blanco Leoz
Irati Majuelo
Barkamena existituko balitz bezala
Mariana Travacio
itzul.: Fernando Rey
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
2024 Azaroa
Sophia de Mello / Cecilia Meireles
Poemak
2024 Urria
2024 Iraila
Aurora Bertrana
Papeete modernoa
2024 Abuztua
2024 Uztaila
Katherine Mansfield
Hamalau poema
Amat-Piniella eta Tisner
Bi liburu
2024 Ekaina
Mohammed el-Kurd idazle palestinarraren Rifqa liburuko 6 poema
2024 Maiatza
Luisa Villalta poeta omenduko du letra galegoen egunak
2024 Martxoa
Maria Barbal
Adiskide eskoziarrari
2024 Otsaila
Mildred Kiconco Barya
Lurraren orbainak