« Galbahea | Detaile xumez eraikitako okupazioa »
Antzerkiaren labirintoan I / Ander Lipus / Susa / EHAZE, 2023
Zapata pila! Amaia Alvarez Uria / Argia, 2024-09-01
Ander Lipus antzerkigileak EHAZE eta Susarekin argitaratu ditu bere autobiografia teatrala eta antzerkiari buruzko argitalpenak. Antzerkiaren labirintoan I. Bitakora koadernoa eta Antzerkiaren labirintoan II. Artedrama baten bila izenburuak ipini dizkie bi liburu horiei. Oraingoan lehen aleari buruzkoak ekarriko ditugu hona.
Hasierako eta amaierako hitzekin batera, liburua bere bizitzako etapen eta bizilekuen arabera egituratuta dago, ziklo bat osatzen dutenak: Markina-Xemein (1971-1990), Madril (1990-1996), Bilbo (1996-2005), Berriz (2005-2020), Markina-Xemein (2020-2021). Azken atalari Amarauna izena ipini dio eta bertan bertsolaritza, dantza, musika, arte bisual-plastikoak, eta poesia agertzen dira, aurretik azaldutako antzerkiari buruzkoen osagarri.
Atal bakoitzean, bizi-etapa bakoitzean, gertatu eta aurkitutakoak testu laburren bidez aletzen ditu. Pasadizoak eta gogoetak tartekatzen dira oso bizi, mamitsu, guri elkarrizketa batean oroitzapen esanguratsuak kontatzen egongo balitz bezala; tartekako galdera eta harridura ikurrek egilearen ardura eta gogoa erakutsiko dute.
Ez da autobiografia soila, memoria ariketa ederra da. Euskal antzerkiaren historia garaikidea ezagutu nahi duenarentzat biziki gomendagarria. Izen-abizen, termino eta mugarri segida oparoa agertzen da, bere irakasle eta bidaideei aitorpena egiteko, mende aldaketako euskal teatroaren argazki panoramikoa erakusteko, eta Ander Lipusen ibilbide eta ekarpenaren inguruan jarduteko.
Iñigo Ibarra Ander Lipus ezagutuko dugu, oztopo-lasterketa batean dena ezagutu eta bere bidea aurkitu nahi izan duen euskal sortzaile eta eragile sutsua. Berarekin gurutzatu diren antzerkizale askoren berri ere izango dugu: bere hastapenak Markina-Xemeinen, Madrilen eta Indian; Bilboko bakarkako eta taldekako esperimentazioak; Aulestiko Artedrama plataforma eta euskal komunitatearen ingurukoak…
Antzezlanaren aurretik aktoreei “kaka pila” esaten zaie, publiko burgesaren zaldi-gurdien zaldien kaka pilaren araberako jende kopuruari begira. Baina Lipusek nahiago du Indiako atari aurreko zapatei erreparatu: “Antzerkiak herriarekin egon behar duelako”. Zorionak, Lipus, eta eskerrik asko egindako lan eskergagatik!
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres
Arkeologia haragitan
Beñat Arruti
Irati Majuelo
Norberak maite duena
Miren Billelabeitia
Amaia Alvarez Uria
Mendeku eskubidea
Ernesto Prat Urzainki
Jon Jimenez
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Asier Urkiza
Rifqa
Mohammed el-Kurd
Ibon Egaña
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Paloma Rodriguez-Miñambres