Mahmud I.a
Mahmud I.a (1696ko abuztuaren 2a – 1754ko abenduaren 13a) Otomandar Inperioko sultana 1730etik 1754ra.
Mahmud I.a | |||
---|---|---|---|
1730eko irailaren 20a - 1754ko abenduaren 13a ← Ahmed III.a - Osman III.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Edirne, 1696ko abuztuaren 2a | ||
Herrialdea | Otomandar Inperioa | ||
Heriotza | Konstantinopla, 1754ko abenduaren 13a (58 urte) | ||
Hobiratze lekua | Istanbul | ||
Familia | |||
Aita | Mustafa II.a | ||
Ama | Saliha Sultan | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Osmanliar Dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | agintaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama | ||
Mustafa II.aren semea izan zen, eta Osman III.aren anaia. Otomandar errege-etxeetan ohitura zen bezala, Mahmud giltzapetua egon zen bizitzako lehenengo urteak. Giltzapetua egon zen bitartean, historia, literatura, poesia, eta batez ere, musika ikasi zituen.
Halil Paşa-k bultzatutako matxinadaren ondorioz hartu zuen sultan-agintea, eta tronua oinordetu bezain laster jenizaroak limurtu zituen, eta Halil Paşa hiltzea agindu zuen.
Bere agintean Persia eta Errusiaren aurkako gerrak nagusitu ziren. Gerra persiarretan turkiarrek Bagdad atxiki zuten, baina Armenia, Azerbaijan eta Georgia galdu zituzten.
Errusiarren aurkako guda Krimean eta Danubioko printzerrietan (Valakia eta Moldavia) borrokatu zen. Gerra honetan, Burkhard Christoph von Münnich errusiar komandanteak Krimeako tartariarrak (Mahmuden basailuak) garaitu zituen, eta Besarabiaren zati handia menperatu zuen.
Mahmudek gobernua bere bisirren esku utzi zuen, eta denbora gehiena poesia lantzen pasa zuen.
Genealogia
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mahmud I.a |