Patrick Modiano
Patrick Modiano (Boulogne-Billancourt, 1945eko uztailaren 30a) frantziar idazlea da. Bere liburuetan Bigarren Mundu Gerratik 1970eko hamardakara arteko Parisko giroa eta gertaerak islatzen ditu. 2014an Literaturako Nobel Saria eman zioten[1].
Idazlan nagusiak ditu La Place de l’Etoile (1968), Boulevards de ceinture (1972, «Inguru bulebarra»), La Ronde de nuit (1969, «Gaubidea»), Villa triste (1975), Livret de famille (1977, «Familia liburuska»), Rue des boutiques obscures (1978, «Denda ilunen kalea»), Goncourt saria jaso zuena, Une jeunesse (1981, «Gaztaro bat») eta De si braves garçons (1982, «Hain gazte ausartak»). Zinemarako istorio bat ere idatzi du, Louis Mallerekin batera (1974, Lacombe Lucien). Hauek ditu, argitaratu dituen azken lanetan, aipagarrienak: Voyage de noces (1990, «Eztei bidaia»), Fleur de ruine (1991, «Hondamendiaren lorea»), Chien de printemps (1993, «Udaberriko zakurra»), La Petite Bijou (2001), Accident nocturne (2003), Un pedigree (2004), Dans le café de la jeunesse perdue (2007), L'Horizon (2010), L'Herbe de nuit (2012) Pour que tu ne te perdes pas dans le quartier (2014), Souvenirs dormants (2017), Encre sympathyque (2019) eta Chevreuse (2021).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/10/09 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Itxaro BORDA: Modiano oraino Berria.eus
Kanpo estekak
aldatu- Euskarari ekarriak: Patrick Modiano Ekarriak.armiarma.eus