Divya Bharti
Divya Bharti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mumbai, 1974ko otsailaren 25a |
Herrialdea | India |
Bizilekua | Mumbai |
Heriotza | Mumbai, 1993ko apirilaren 5a (19 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: falling from height (en) buruko zauria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Sajid Nadiadwala (en) (1992 - 1993) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | hindia |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea eta aktorea |
divyabhartiportal.com | |
Divya Bharti (Bombay, 1974ko otsailaren 25a – ibidem, 1993ko apirilaren 5a) indiar aktorea izan zen. 1990eko hamarkadaren hasieran hindizko, teluguzko eta tamilerazko filmetan parte hartu zuen. Antzezpenaren aldakortasunagatik, bizitasunagatik eta edertasunagatik ezaguna, Bharti bere garaiko Indiako emakume aktorerik ospetsuena eta ordainduena izan zen[1].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bombayn (gaur egun Mumbai) jaio zen 1974ko otsailaren 25ean[2]. Gurasoak Om Prakash Bharti eta Meeta Bharti izan ziren[3], Kunal izeneko neba bat eta Poonam haurriderdi bat zituen[4].
Hindiz, ingelesez eta maratheraz ondo hitz egiten zuen. Bombayko Maneckji Cooper eskolan ikasi zuen eta bederatzigarren maila amaitu zuen aktore bihurtu aurretik[5].
1992ko maiatzaren 10an[6] Sajid Nadiadwala zinema ekoizlearekin ezkondu zen zeremonia pribatu batean[5]. Ezkondu ondoren Divya Bharti musulman bihurtu zen eta Sana Nadiadwala izena hartu zuen[5]. Ezkontza isilpean mantendu zen familia arazoengatik eta baita Bhartiren zinema-karreragatik ere[7][8].
1993ko apirilaren 5eko gauean, Bharti bosgarren solairuko apartamentuko balkoiko leihotik erori zen[9][10]. Cooper ospitalean hil zen[11]. 1993ko apirilaren 7an erraustu zuten Vile Parle erraustegian[12]. Erorketa hilgarriaren arrazoia ez zen inoiz finkatu eta hainbat teoria zabaldu ziren hedabideetan[13]. Ikerketa 1998an itxi zuen poliziak ustekabeko heriotza izan zela ondorioztatuz[13].
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Hizkuntza |
---|---|---|---|
1990 | Bobbili Raja | Rani | telugua |
Nila Pennae | Surya | tamilera | |
1991 | Rowdy Alludu | Rekha | telugua |
Naa Ille Naa Swargam | Lalitha | ||
Assembly Rowdy | Pooja | ||
1992 | Vishwatma | Kusum | hindia |
Dil Ka Kya Kasoor | Seema/Shalani Saxena | ||
Andhaa Insaaf | Payel | ||
Shola Aur Shabnam | Divya Thapar | ||
Deewana | Kaajal | ||
Jaan Se Pyaara | Sharmila | ||
Balwaan | Deepa | ||
Dushman Zamana | Seema | ||
Dil Aashna Hai | Laila / Sitara | ||
Geet | Neha | ||
Chittemma Mogudu | Chittemma | telugua | |
Dharma Kshetram | Mythili | ||
1993 | Dil Hi To Hai | Bharati | hindia |
Kshatriya | Tanvi Singh | ||
Tholi Muddhu | Divya | telugua | |
Rang | Kajal | hindia | |
Shatranj | Renu |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Highest Paid Bollywood Actresses in 90’s» Monthlyfeeds 2020-02-19 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-02-09) (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
- ↑ (Hindiz) «उस रात, मौत के चंद घंटों पहले क्या हुआ था दिव्या भारती के साथ!» Amar Ujala 2018-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
- ↑ (Ingelesez) Saari, Anil; Caṭṭopādhyāẏa, Pārtha. (2009). Hindi Cinema: An Insider's View. Oxford University Press ISBN 9780195695847. (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
- ↑ (Ingelesez) «Remembering Divya Bharti» Bollyspice 2006-09-01 (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
- ↑ a b c (Ingelesez) Mohamed, Khalid. «After 29 Years, Divya Bharti’s Death Still Remains a Mystery» The Quint 2022-04-05 (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
- ↑ (Hindiz) «जानिए दिव्या भारती के मौ-त की असली वजह ..आखिर क्या हुआ था 5 अप्रैल 1993 की रात» NewsTrend 2017-09-13 (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
- ↑ (Ingelesez) «Bollywood mysteries that remain unsolved even today» Times of India (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
- ↑ (Hindiz) Singh, Ashish. «इन 6 एक्ट्रेसेस ने छिपाकर रखी थी अपनी शादी की खबर, जब खुला राज तो हैरान रह गए सभी» Newstrend 2019-09-20 (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
- ↑ (Ingelesez) «How Divya Bharti spent the last hours before her death at 19» India Today 2019-02-25 (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
- ↑ (Hindiz)(Ingelesez) Khushwaha, Preeti. «Happy Birthday Divya Bharti: मौत के वक्त दिव्या भारती के साथ थे ये दो शख्स, उसी दिन साइन की थी ये डील» Patrika 2019-02-25 (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
- ↑ (Ingelesez) Mishra, Nivedita. Actor Divya Bharti died at nineteen: 27 years later, her untimely death remains a mystery to many. Hindustan Times (argitaratze data: 2020-04-05) (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
- ↑ (Ingelesez) Bhattacharya, Roshmila. «Too young to die» Hindustan Times 2011-04-24 (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
- ↑ a b (Ingelesez) «4 Bollywood beauties unsolved death mysteries» The Free Press Journal 2019-05-31 (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).