Eo (filma)
Itxura
- Artikulu hau 2022ko film poloniarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eo (argipena)».
Eo (polonieraz: Io) 2022ko Jerzy Skolimowski poloniar zinema zuzendariaren film dramatikoa da. 1966ko Au hasard Balthazar filmean oinarrituta dago.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua leku misteriotsua da, are gehiago animalia batentzat. Eo asto bat da, eta bere begietatik ikusten duena erakutsiko dio ikusleari. Sarritan jende zintzoarekin egingo du topo: laguntzeko prest egongo dira, alaiak izango dira… baina beste batzuetan une tristeak bizi izango ditu. Hala ere, Eok ez du inoiz bere esentzia eta zintzotasuna galduko.[1]
Skolimowskik urte batzuk lehenago egindako Essential Killing filman hemengo eskema filmikoa berregin zuen film honetarako[2], baina orduko hartan ingurune biolento batean galduta zegoena gizaki bat izan zen, eta orain asto bat.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sandra Drzymalska: Kasandra
- Lorenzo Zurzolo: Vito
- Mateusz Kościukiewicz: Mateo
- Isabelle Huppert: kondesa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Eo» Berria 2022-10-15 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Eo, de Jerzy Skolimowski» 242 películas después 2022-12-18 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |