Fauno
Fauno (latinezko faunus hitzetik, bere aldetik antzinako grezieran
Faunoak Europako kulturan luzaroan irudikatu den pertsonaia da, eta erromatar jainkoaren izena hartu bazuten ere, ez dira zehazki izaki berdina. Gaur egun gorde dugun faunoen irudia, greziar satiroen irudikapenena du oinarri. Horregatik, faunoei, Pan eta Satiroen ezaugarriak atxiki zitzaizkielako hain zuzen, ahuntzaren adarrak eta apatxak dituzten basoetako izaki gisa irudikatu izan dira.
Lupercus (“otso”) deitura gaineratzen zaio maiz, Faunus jainkoak animali horrekin zuen erlazioagatik.
Faunus jainkoa zelai eta basoetako jainkoa zen, sailak babesten zituena, ugalkortasuna handitzen zuena eta piztiengandik babesten zituena. Jainko profetikotzat hartzen zen, basoetan entzuten ziren ahotsen bitartez edota ametsen bitartez komunikatzen zena; batzuetan amesgaiztoen errudun gisa ere hartzen zen.
Faunoak izaera lizunarekin irudikatzen zen, etengabe basoko ninfei jarraika. Batzuetan baserritarren aurkako sorginkeriak bidali zitzakeela ere sinesten zen; haiek orduan, gorputza sendabelarrekin igurzten zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Faun | mythical character | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |