Martija de Jauregui
Martija de Jauregui | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nafarroa Garaia, |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | sendalaria |
Martija de Jauregi (Nafarroa Garaia, XVI. mendea) Nafarroako sendalaria izan zen, XVI. mendeko protomedikua eta ginekologoa, intrusismoagatik prozesatu eta Inkisizio Santuak erbesteratu zuena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1570 inguruan, Lizarran eta Iruñean egiten zuen lan, Idoatek Rincosen dioenez... [t. I. or. 84-87). Ez zekien irakurtzen ez idazten. Bere ezagutza terapeutikoak Cartajena doktorearengandik, bere aitonarengandik, ikasi zituen, Lekeition medikua izan zenarengandik.[1]
Nafarroako protomedikuaren pribilegio bereziagatik, zenbait gaixotasun sendatzeko baimena izan zuen. Ginekologoa eta trebea izan zen emakumeen gaitzetan.[2] Bere erremedioak, batez ere, landare-osagaiekin egindako enplastu eta brebaxeetan oinarritzen ziren, eta osagarri gisa, meza bana enkargatu eta zenbait erlijio-praktika egitea agintzen zuen.[1]
1580 inguruan Uharte-Arakilera eraman zuen bere jarduera (han jarri baitzen bizitzen senarrarekin). Ama-hizkuntza euskara zuen, eta euskaraz artatzen zituen bezeroak Sakanako eta Arakilgo eremu osoan, Gipuzkoaraino. Aralarko mendietan biltzen zituen belarrak eta elizan bedeinkatzen zituen San Joanetan eta beste jai batzuetan.[2]
Arrazionalismo errenazentistarekin eta osasun-lanbideen profesionalizazioarekin, medikuntza maskulinotu egin zen, eta, horren ondorioz, medikuntza tradizionala eta tradizioz hura erabili izan zuten emakumeak baztertu egin zituzten.[3]
Martija, ezaguna izan zen, ondo kontsideratua, eta bere ospea handituz joan zen Inkisizioak prozesatu eta Lizarratik kanporatu zuen arte, intrusismoagatik, emakume bat lanean aritzea erronka handia baitzen zientzia mediko hasiberriarentzat.[1][2][4]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1998ko argitalpenean bildutako emakumeetako bat da Martija: Ellas, las mujeres en la historia de Pamplona .[5]
- 2002an Uharte-Arakilgo Udalak bere erraldoietako bat eskaini zion. Horrela, beti izaten da jai guztietan.[6]
- 2017tik Martijaren izena Iruñeko Aitzindarien Parkean aintzatetsitako sei emakumeetariko bat da. Bere bizitzako ibilbidea aintzat hartuta, beste emakume batzuei bideak ireki baitzizkien, unean uneko gizarte-konbentzioetatik haratago.[3]Haren izena daraman plaza bat ere badago parkean.[7]
- 2021etik Iruñeko Aitzindarien Parkeko Aintzindarien bidea (La Senda de las Pioneras) horma-irudian dago beste hainbat emakume aitzindariren ondoan.[8][9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «Jauregui, Martija de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus.
- ↑ a b c Gran Enciclopedia de Navarra | JÁUREGUI, MARTIJA DE. .
- ↑ a b Press, Europa. (2017-03-31). «Pamplona homenajea a seis mujeres pioneras y a una adolescente asesinada en 1936 con un parque y una plaza a su nombre» www.europapress.es.
- ↑ Noticias, Diario de. «De brujas a científicas» www.noticiasdenavarra.com.
- ↑ Muez, Mikel. (1998-06-14). Pamplona recupera sus mujeres. ISSN 1134-6582..
- ↑ Noticias, Diario de. «15 años de gigantes en Uharte Arakil» www.noticiasdenavarra.com.
- ↑ dice, Ray. (2017-05-06). «Paneles informativos en el Parque de las Pioneras» Barrio Lezkairu (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
- ↑ PRESENTACIÓN DEL MURAL ‘LA SENDA DE LAS PIONERAS’. .
- ↑ Noticias, Diario de. «Un mural homenajea en Lezkairu a 47 mujeres pioneras en la historia de la humanidad» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-19).