(Translated by https://www.hiragana.jp/)
kritiken hemeroteka » Literaturaren heriotzea

kritiken hemeroteka

8.377 kritika

« | »

Igibarziaren iphuinak / Federiko Krutwig / Luis Haranburu, 1982

Literaturaren heriotzea Josu Landa / Argia, 1982-05-02

Ziur aski azken urteotako literaturgilerik emankorrena den Federico Krutwig (ez ahantzi argitaragabe daukan nobela enziklopedikoa) ipuingintzan sartua zela bagenekien jakin, baina duela gutxi arte ez dugu horren seinalerik jaso, “Igibarziaren iphuinak” liburuarekin hain zuzen ere.

Aurretik esan beharra dago zer esan nahi duen liburuaren izenburuan ageri den “igibarzia” horrek. Izen horrekin tramankulu bat izendatzen du egileak, radar antzeko zerbait baina askoz perfektoagoa, arkitutako plano batzuren bidez egindakoa. Gorbea puntan ipintzen dute asmatzaileek tresna hori, eta horrek ematen dio lotura liburu guztiari, azaltzen diren ipuin guztiak aparato horren bidez jasotakoa omen dira eta.

“Mikelditarrak” edota “Ekhaitza” irakurri edo irakurtzen saiatu zen edonorentzat, ezer berri eskainiko du liburu honek, aurreko planteiamenduekin eginiko liburua bait da. Hitzaurrean bertan bere betiko obsesioetaz mintzatzen zaigu Krutwig, liburuan desarroilatu nahi dituen tesiak agertuz. Betiko harian ari da Krutwig, eta alde horretatik ez du ezer berririk aportatzen liburu honekin.

Dena dela, ez da hori gehien inporta zaigun gauza, topikoena eta ezer ez aportatzearena alegia. Krutwigen liburu honetan bada, nire ustez, askoz gauza grabeago bat: borondatezko erabaki baten poderioz literatura hil egiten duela, nahita literaturaren plazerra ukatzen duela, hizkuntza fosilizatu eta ulertezina bilakatzen duela. Izan ere, literaturarekiko inkapazitate hori guztiongan datza, baina ezin soilaren ondorioa denez, beti geratzen da literatura ona egiteko posibilitatea, inoiz eta urteen jarioaz. Federicorena diferente da, borondatez uko egiten dio hizkuntzaren plastikotasunari, euskara hamar zentimetrotako korsetetan sartuz.

Zeren literatura enkorsetatzea bait da hitzak beste hizkuntzetatik hartzea berak egiten duen moduan, baita era berean ere ipuin bat argibide antropologiko, filologiko nahiz botanikoz betetzea. Literatura enkorsetatzea, eta ondorioz hiltzea.

Literatura justifikatzen duten elemenduetatik, bi oso inportante ezabatuak ageri dira “Igibarziaren iphuinak” obran: komunikazioa eta gozamen estetikoa. Bertako ipuinak irakurri eta gero, zenbatek esan dezakete egilearen mezua harrapatzerik izan dutela, hau da, elkarrekiko komunikaziorik izan dela? Zenbatek, ildo beretik, Krutwig-en ipuinak irakurrita hizkerarekin gozatu dutela? Eta benetan diot poztuko nintzatekeela guztiok hizkuntz horrekin gozatzeko gauza bagina.

Are okerrago, azkenik, ukazio guzti horiek kulturaren maila aristokratiko, elitista, ez-jebista ideal hori lortzearen menpe jartzen badira. Zeren bukatzeko esango dugu konforme gaudela herriaren maila igo behar dela bere horretan utzi gabe, baina aurrekoarekin bezain sinesturik gaude Krutwig-ek markatu nahi duen bidetik ez goazela inora.

Azken kritikak

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Asier Urkiza

Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith

Nagore Fernandez

Herriaren hezkuntza eta demokrazia
Nadezhda Krupskaia

Jon Jimenez

Sinposioa
Platon

Aritz Galarraga

Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola

Joxe Aldasoro

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Mikel Asurmendi

Rifqa
Mohammed el-Kurd

Irati Majuelo

Loak ezkutatzen duena
Patxi Zubizarreta

Aiora Sampedro

Gari eta goroldiozko
Anari Alberdi Santesteban

Mikel Asurmendi

Itsaso amniotikoa
Oihane Jaka

Asier Urkiza

Hau ez da gerra bat
Mikel Ayllon / Piszifaktoria Ideien Laborategia

Nagore Fernandez

Gurpilak
Eztizen Artola Iturrate

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Hasier Rekondo

Detaile xume bat
Adania Shibli

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

Hedabideak