(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Untxien Waterloo

Untxien Waterloo

Napoleon Bonaparte bere garaiko estratega militar onena eta agintari boteretsuena zen, baina errusiarrekin Tilsiteko Ituna sinatu eta handik gutxira, untxi saldo batek izutu zuen enperadorea.
Napoleon Bonaparte bere garaiko estratega militar onena eta agintari boteretsuena zen, baina errusiarrekin Tilsiteko Ituna sinatu eta handik gutxira, untxi saldo batek izutu zuen enperadorea. Jacques Louis David

Tilsit (Prusia), 1807. Alexander I.a tsarrak eta Napoleon Bonapartek Errusia eta Frantziaren arteko gatazka etetea adostu zuten. Tilsiteko Itunaren bidez, etsaien aurrean elkarri laguntzeko konpromisoa hartu zuten, eta gainera Europako pastela bien artean banatzeko erabili zuten. Berri ona eta ospakizunerako aitzakia ederra zen Bonaparterentzat. Hala, Frantziako Armadako Estatu Nagusiko buru eta Napoleonen lagun min Louis Alexandre Berthierrek enperadorearentzat ehiza egun berezia prestatzea erabaki zuen.

Napoleoni koipea eman asmoz, Berthierrek ehunka untxi erosi zituen ehiza eremuan askatzeko (Francori, arrantzara edo ehizara joaten zenean, amuarrainak, eperrak eta oreinak ipintzen zizkioten bezalaxe). Ehizaki gehien botako zituena izan zedin, enperadorea aurreneko lerroan jarri zen. Baina, orduan, gauzak ez ziren espero bezala gertatu. Berthierrek erositako untxiak baserrikoak ziren, etxekotuak zeuden, gizakiek jaten eman ziezaieten ohituak. Gainera, untxiak ehiza eremura garraiatzerakoan, inori ez zitzaion bururatu animaliak elikatzea. Askatu zituztenean, tripa zorria ederki egina zuten eta, hara eta hona ihesi irten beharrean, hurbilen zuten gizakiarengana ziztu bizian abiatu ziren, janari eske. Eta hantxe, lehen lerroan, hiru urte lehenago bere burua enperadore izendatu zuen gizona zegoen, historiako estratega militarrik bikainenetakoa, hamarkada eskasean Europa mendebaldea eta erdialdea konkistatuko zituena, ordura arte gudu-zelaian porrotik izan gabea.

Segizio guztia untxi gosetien erasoa eragozten saiatu zen, baina alferrik. Napoleon zalgurdian igo zen eta “gudu-zelai” hartatik ihes egin zuen.

Handik zazpi urtera Napoleon mendean hartu zuten Waterlooko guduan. Untxien umiliazioak ez zuen porrot haren ondorio nabarmenik eta oihartzunik izan. Baina, ziurrenik, Napoleonen duintasuna Santa Helena moduko batera erbesteratu zen aldi baterako.


Azkenak
Donostia bere osotasunean tentsio handiko eremu izendatzea eskatu du Kaleratzeak Stopek

Kaleratzeak Stop plataformak hiri antolamendurako plan orokorraren (HAPO) berrikuspenaren kontra jotzea erabaki du. Zehazki, ostatu erabilerei buruzko aldaketari alegazioak aurkeztuko dizkiote. “Gure ustez, Donostia osoa tentsio handiko eremua da egun alokairuaren prezio... [+]


2024-06-14 | Gedar
Zisjordanian 500 palestinar erail dituzte sionistek urriaren 7tik hona

Gazako Zerrendan ez ezik, Zisjordaniako lurretan ere sarraskia egiten ari dira sionistak: ehunka palestinar erail dituzte soldaduek eta kolonoek, 8.000 pertsona atxilotu dituzte eta ehunka lagun kanporatu dituzte. Otsailetik hona, Zisjordaniako 1.097 hektarea izendatu dituzte... [+]


Gaileten produkzioa etenda dute langileek Vianako Mondelez lantegian

Greba mugagabea egiten ari dira Vianako Mondelez lantegiko langileak. Ia erabateko segimendua produkzio lanean ari direnen artean eta txikiagoa bulegoetako beharginen artean. Enpresa batzordeko ordezkariek (CCOOk zazpi ditu, LABek bost eta bat ELAk) lan baldintza hobeak... [+]


2024-06-14 | ARGIA
Orklik laguntza programa bat zabaldu du proiektuetarako, bere ekintza sozialaren ildoan

Ordiziako Orkli kooperatibak 50.000 euroko funtsa jarriko du "komunitatetik sortutako ekimenak" laguntzeko. Orklidea izena jarri diote programari eta Euskal Herri osoko proiektuak aurkeztu daitezke.


30 udalek Israelekin harremanak etetearen aldeko mozioa onartu dute Hego Euskal Herrian

Euskal Herriko hainbat gizarte-mugimenduk sortutako Palestinarekiko Erantzukizuna Plataformak bultzatu du ekimena. Palestinako herriari laguntzeko eta lurralde erantzukizunak hartzeko egindako mozioan, Hego Euskal Herriko dozenaka udalek konpromisoak hartu dituzte.


Eguneraketa berriak daude