(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Antzerti / 7 zenbakia
|     7 zenbakia, 1932ko uztaila [faksimilea PDF formatuan]

aurrekoa | hurrengoa


ZENBATEAN SAGARRAK?

 

Lope de Rueda'ren «LAS ACEITUNAS»tik
J. L. Nazabal'dar Jesu'k erderatik euskeralduta.

 

IRUDIGILEAK:

        PATXI: baserritarra.

        JOXEPANTTONI: emaztea.

        IÑIXIO: semea.

        LUKAX: auzoko gazon bat.

(Kale-barbar batean gertatzen da.)

 

 

PATXI: (etxeko ate-kanpoan) Jaunak eta ala ere! Auxe dek mendi-goitik bera etorri dan saparraie! Zeru ta lañu guztiyak erori bear ziela zirudian! Eta orain berriz, oietzaz gañera, nola ote dauka gure bazkaye nere atxuek; arrautzek-e oindik olluek ipintzeko izango ditu! Eup...! (ots egiñez) Ez aldezute entzun? Iñixio!... Baña emen danak lumixarren antzera lozorrotan ari-tuk! Aretxabaleta'ko Joxepanttoni!... etorriko alaiz?

IÑIXIO: Jesus, aitte! Atiek ausi bear dizkigutzu!

PATXI: Oindik-e berriketan euk jardun bear dek! Nun ziok ire ama?

IÑIXIO: Auzokoa jun da, atzo il zuten txerriyen odolki-eiten laguntzea.

PATXI: Eu ta bea odolki biurtu bear ziñuzteke-ta! Jun da, esayok belaxe etortzeko!

JOXEPANTTONI: Ba-zatorrek gure orruzalie; eta lotsik ez dio ematen orruzka jardutie, orrelako egur mordo pittiñe ekarrite gero!

PATXI: Bai, bai; egurka motxa iruitzen zayo gure «Artukoluke'ko Markesai»; baño jakin nai ba'den eure anaye ta ni geninduan, da ala ere biyok ezin jasuen ibilli geninduan.

JOXEPANTTONI: Zoritxarrien izan deilla, gizona; baña dana blai einde zatoz!

PATXI: Alaxe den; dana ur-utze ba'nitz bezelaxe netxion. Baña daukaten goziekin, nere egonaldiari utsita, jateko zerbait ekarrien.

JOXEPANTTONI: Baña, zer ematia nai dek? Al-zeukeat ba, ezerre?

IÑIXIO: Jesus, aitte! Zein busti dagon egurra!

PATXI: Bai, ala ere ire amak eurik ez duela eiten esango dik!

JOXEPANTTONI: Ia, Inazio, jun da esayok Maritxo'i attei arrautze bi erretzeko, apaldu dezan, ta oie eiteko. Patxi, lepue eingonuke gogoratu-re etzerala ein, nik esandako errege-sagar asi ura landatzeko.

PATXI: Zertan jardukonuen ba, zure sagar oyek landatzen baizik orrenbeste denboran?

JOXEPANTTONI: Egiye? Ta nun ipiñi dezu?

PATXI: Sagasti-beko txokor batian, orointzen ba'zera zuri bein muxu eman nizun leku artantxe.

IÑIXIO: Aitte, (deadarka), etorri nai dezunian, apaye gertuta dezu-ta!

JOXEPANTTONI: Aizu Patxi, ez dakizula zer etorri zaiten burura? Zuk gaur landatu dezun errege-sagar azi orrek, emendik zazpi edo zortzi urtera gutxinaz bi edo iru zakuka sagar emango ditula, eta an da emen orrelako sagar-aziyak ipintzen ba'ditugu, emendik ogetabost edo ogetamar urtera sagasti ederra izango degula.

PATXI: Benetan: ederki atatzeitu gero kontuek nere atxuek!

JOXEPANTTONI: Ta gañea, Patxi, ba-aldakizu zer etorri zaiten burura? Ba, nik sagarrak bituko ditutela; zuk asto gañean azokara emango dituzula; ta Iñixio'k an salduko ditula. Eta, Iñixio, olako sagarrak gero iru erriel dozenie baño gutxiyon ezin salduko dituk.

PATXI: Zer ari aiz, neska? Iru erriel dozenie! Xemeiko bana bakoitza eskatzie naikue den, lapurretan eitie nai ez ba'den.

JOXEPANTTONI: Baña, ba-aldakizu nolako errege-sagarrak diran?

PATXI: Ba Madri'ko erregien sagarrak baldin ba'die-re, nik esan detana eskatzie naikue den.

JOXEPANTTONI: Ez eizu zure buru-gogorrakin erten, Patxi; entzun al diek, Iñixio?: iru erriel baño gutxiyuen ez saltzie agintzeyat.

PATXI: Baño, zer iru erriel! Motel, ator ona: zenbatien salduko dituk sagarrak?

IÑIXIO: Zuk nai dezun ainbetien, atte.

PATXI: Ba, xemeiko bana.

IÑIXIO: Ondo dao, aitte.

JOXEPANTTONI: Zer ondo dago? Etorriai onea, Iñixio: zenbatien salduko dituk sagarrak?

IÑIXIO: Zuk nai dezun ainbatien, ama.

JOXEPANTTONI: Iruñe erriel dozenie.

PATXI: Iruñe erriel? Ara, nik esaten detanien saltzen ez ba'dituk, emango dizkiat atzeko alde ortan izugarriak. Zenbatien salduko dituk sagarrak?

IÑIXIO: Zuk esaten dezun salneurriyan (preziyuen).

PATXI: Xemeiko bana.

IÑIXIO: Ondo dago aitte.

JOXEPANTTONI: Zer ondo dago, gero? Arzak, (plasta, plasta... jotzen du Iñixio). Nik esandakue eiteko!

PATXI: Utziko aldiyon mutillei?

IÑIXIO: Ai, ama! ai, atte! ilko nau!

LUKAX: Jesus! Zertan ari zerate, adizkide? Zergatik astintzen dezute orrela zeuen semie?

JOXEPANTTONI: Ai! Jauna! Nere gizon au erotu egin da; gauza guztiak utsian saldu nai dizkit, etxie galduko dit, eta kalabazak aña diran sagar batzuek.

PATXI: Egiye esan nai ba'den, intxaurrañekuak ez ditun.

JOXEPANTTONI: Gezurra!

PATXI: Egiye!

LUKAX: Tia! Juan zaite zu etxe-barrure, gauzak bear diran bezela jarriko ditut nik eta.

JOXEPANTTONI: Bai, egin dezala orrek nai duena.

LUKAX: Aizak, Patxi: nolako sagarrak dira? ogei gurdika baldin ba'iere neuk erosi dizkiat; atera itzak.

PATXI: Baña, ez dezu zuk oraindik dana ulertu! Sagarrak ez dauzket etxien, sagastiyen baizik.

LUKAX: Ekarri itzak-ba; neuk erosiko dizkiat danak, sagarra orain dabillen salneurriyen.

IÑIXIO: Iruñe erriel dozinie saldu nai ditu nere amak.

LUKAX: Gareztixamar dek.

PATXI: Nik esaten nuana!

IÑIXIO: Aitek berriz xemeikuen sagar bakoitze.

LUKAX: Erakutsi-eiazute ba nolakoak diran ikusteko.

PATXI: Baña, Jaungoikuen izenˇen! oraindik gauzak nolatan dauden ez al-dakizu? Gaur bertan landatu det sagar-azi bat eta nere emazteak zion, emendik zazpi edo zortzi urtera bi edo iru zakuka emango dizkigula. berak batu, ta nik ekarri, ta Iñixio'k berriz saltzeakoan iru erriel eskatu bear zitula. Ta nik ezetz, ta ark bayetz; orra gure ixtilluek.

LUKAX: Pollite izan dek orixe! oraindik —esate bateako— sagarrak landatu gabe, ta mutill gixajuek zer emana izan dik!

IÑIXIO: Bai, ta ez txikiyek gañea, Jauna.

PATXI: Ia, nearrik ez egin, Iñixio!: erriko mutill bikañena degu auxe. Orain esayozu Maritxo'i ba-nuala apaltzea; ta lenbiziko saltzen diran sagar diruaz ao-soñu bat erosiko-yat.

LUKAX: Ondo dago! Orain, Patxi, jun zure emaztiarengana, ta ondo elkartu biyok.

PATXI: Agur, Lukax.

LUKAX: Nere Jesus maitie! Auek gauzek ikusi bear izaten dira bizi ontan!: oraindik sortu ez diran sagarrak, senar-emazteak alkar asarrerazotzen ikusi ditugu.

 

AMAIA

 

aurrekoa | hurrengoa