(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Arakil - Wikipedia, entziklopedia askea.

Arakil

Nafarroa Garaiko udalerria


Arakil[4] Nafarroako udalerria da, Sakanako eskualdean dagoena. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldan, 952 biztanle zituen.

Arakil
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Arakilgo Zuhatzu herria.

Bandera

Arakilgo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaSakana
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Arakil
AlkateaRuben Goñi Urrotz
(Arakilgo Talde Independentea)
Posta kodea31849
INE kodea31025
Herritarraarakildar
Geografia
Koordenatuak42°54′45″N 1°51′54″W / 42.9125°N 1.865°W / 42.9125; -1.865
Azalera52,4 km²
Garaiera464 metro
Distantzia26 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria987 (2023:  20)
alt_left 446 (%45,2)(2019) (%49,3) 487 alt_right
Dentsitatea18,17 bizt/km²
Zahartzea[1]% 24,61
Ugalkortasuna[1]‰ 63,83
Ekonomia
Jarduera[1]% 82,5 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 12,55 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 23,30 (2018: %3,93)

Inguru naturala eta kokapena

Arakil, Iruñeko merindadeko herria da, eta Nafarroako hiriburutik 26 kilometrora dago. NA-2410 errepideak herria zeharkatzen du eta A-10 autobidea herriaren hegoaldetik igarotzen da.

Udalerriak Larraun, Uharte Arakil, Imotz eta Irurtzunekin egiten du muga iparraldean, Irañetarekin mendebaldean, Irurtzun eta Itza Zendearekin ekialdean, eta Ollaranekin hegoaldean.

Klima eta landaredia

Udalerriko klima, klima ozeaniko eta azpimediterraniarren arteko nahastea da. Euriak urte osoan zehar ugariak diren arren, uda garaia, hilabete lehor bat izaten da. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 12 gradukoa, eta prezipitazioak 1.000 eta 1.600mm bitartekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 100 eta 160 artekoak dira, altuera eta kokagunearen arabera. Hegoaldeko gune menditsuan egun euritsuak ugariagoak dira.

Jatorrizko baso eta landaredi ugaria kontserbatzen da oraindik ere, haritz eta arteak haranean, eta pagadiak gunerik menditsuenetan. Horrez gain, birlandaturiko Austriako pinu lariziarrak eta amerikatik ekarritako haritzak daude.

Herriak

Arakilgo mapa. Puntu gorriak herriak dira eta beltzak jendea bizi den beste leku batzuk.

Arakil udalerria egun ezagutzen dugun bezala 1857ko erroldarako agertzen zaigu; lehenago hainbeste herrik berezko udalerria izan zuten eta urte horretarako batu egin ziren: Aizkorbe, Egiarreta, Ekai, Errotz, Etxarren, Etxeberri, Ihabar, Irurtzun (1991n berriro bereizi zena), Izurdiaga, Murgindueta, Satrustegi, Urritzola eta Zuhatzu. Hiriberri eta Itsasperri ere badaude udalerri honetan.

Ondarea

Beste herri batzuek udalerritik kanpo egin zuten: Arruazu (XVI. mendean), Uharte Arakil (1354an) eta Irañeta (1737an).

Lehen Arakil udalerriak herri gehiago zuten, baina denboraren poderioz hustu egin ziren: Arraitzaga, Blastegi (edo Blastegigaitz), Berama (eliz zergak biltzeko etxea zen hau), Garriz eta Latorlegi besteak beste.

Demografia

Arakilgo biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
2.072 2.201 2.414 2.355 2.116 2.119 2.110 2.065 2.689 2.960 2.766 880 882

2008ko erroldaren arabera, 56 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,17a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).

Azpiegitura eta garraioak

La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokiak dauzka udalerriko Ihabar, Etxarren eta Hiriberri kontzejuetan. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Politika

Alkateak

Alkateen zerrenda
2007-2011 Javier Lazkotz Olaetxea Arakilgo Talde Independentea
2011-2015 Ruben Goñi Urrotz Arakilgo Talde Independentea

Udal hauteskundeak

Arakilgo alkatea "Arakilgo Talde Independentea" herri ekimeneko Javier Lazkotz Olaetxea atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaletxeko zazpi zinegotzietatik bost lortu zituen, gehiengo absolutoa. Baliogabeko botoak hamabost izan ziren (emandako guztien %2,79) eta boto zuriak hemeretzi (botoen %3,64). Abstentzioa %31,85ekoa izan zen.

Arakilgo Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Arakilgo Talde Independentea 327 5
Eusko Abertzale Ekintza 176 2


2011n Talde Independenteak (4 zinegotzi) diferentzia txikiagoa atera zion aurkeztu zen beste zerrendari, Bilduri alegia (3).


Arakilgo Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Arakilgo Talde Independentea 291 4
Bildu 186 3

Udaletxea

Haraneko herri desberdinetako ordezkari desberdinen lehen bilerak Egiarretan dagoen Santiago Itxasperriko baseliza erromanikoaren ondoan egiten ziren XIII. mendearen inguruan.

  • HELBIDEA: Foruen Plaza, 2

Jaiak eta ospakizunak

Zerbitzuak

Arakil "Sakanako Mankomunitateko", "Aralarko Elkarteko" eta "Irurtzungo Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da.

Erreferentziak

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .

Ikus, gainera

Bibliografia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arakil  
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa