(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Pasta con le sarde - Wikipedia, entziklopedia askea.

Pasta con le sarde (italieraz) edo pasta chî sardi (sizilieraz) Siziliako gastronomiako pasta plater tradizional bat da, oso ezaguna Palermo hiriburuan, baina uharte osoan aurki ahal dena[1]. Hiru osagai nagusiak dira pasta, sardina freskoak eta mihilua. Horiez gain, oliba-olioa, tipula, mahaspasak eta pinaziak ere baditu. Antxoa xehatu pixka bat gehitu ohi da zaporea emateko, eta azafrai hari batzuk ere bai, zaporea eta kolorea emateko. Antxoa oso batzuk ere eduki ohi ditu, oliotan edo gatzetan kontserbatuak. Ez darama tomaterik.

Pasta con le sarde
Osagaiakpasta, sardina eta mihilua
Historia
JatorriaItalia

Ezaugarriak

Saltsa eta pasta bereiz prestatzen dira. Lehenik eta behin, frijitu pixka bat tipula txikitua oliba-oliotan, eta erantsi zatitan moztutako sardina hezurgabeak, mahaspasak, pinaziak eta mihilua (erdiko zurtoinik gabe) aurrez egosita eta xukatuta. Ondoren, bota egosketako ur pixka bat, eta batzuetan, jakia gozagarritzeko, ardo zuri xorrotada bat. Erantsi azafrai hari batzuk eta gatz pixka bat, eta, ondoren, utzi dena pixkanaka erregosten, hogei bat minutuz. Pasta, gehienetan bucatini (espageti edo tagliatelle lodi moduko batzuk) edo busiate (kiribil luzeen forma), aparte egosten da ur gazitan, xukatu egiten da eta saltsari gehitzen zaio. Dena ondo nahastu eta hautseztatu ogi birrinduarekin oliba-oliotan zartaginean frijitua.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez)Stefano, George De (2013-10-25). "Pasta with sardines: Sicily's irresistible flavors, in one dish". Examiner.com

Kanpo estekak