Amarnako eskutitzak
Amarnako eskutitzak (baita Amarnako korrespondentzia edo Amarnako taulak ere) artxibaturiko buztinezko taulen bilduma da, Inperio Berriaren garaiko egiptoar administrazioaren eta Kanaanen eta Amurrun zituen ordezkarien arteko mezu diplomatikoez osaturik. Eskutitzak Akenaton (K.a. 1350 – 1330) faraoiak sortutako Amarna hirian topatu zituzten. Nahiko bitxiak dira, egiptoeraz baino akadierazko idazkera kuneiformeaz idatzita daudelako. Guztira 382 topatu dituzte[1], eta hogeita hamar urteko denboraldia hartzen dute barne.
Oso agiri inportanteak dira Biblia eta hizkuntza semitikoak ezagutzeko, akadieraz idatzi arren egileek tokiko hizkuntza eta kulturen berriak ematen baitizkigute[2][3].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Moran, William L.. (1992). The Amarna Letters. Baltimore: Johns Hopkins University Press, xiv or. ISBN 0-8018-4251-4..
- ↑ F.M.T. de Liagre Böhl. (1909). Die Sprache der Amarnabriefe, mit besonderer Berücksichtigung der Kanaanismen. Leipzig.
- ↑ Dassow, Eva von. (2004). «Canaanite in Cuneiform» (pdf) Journal of the American Oriental Society 124 (4): 641–674..