Ane (filma)
Ane 2020 urtean David Pérez Sañudok zuzendutako film bat da, thriller generokoa. Gidoia Pérez Sañudoren eta Marina Parésen lana da. Aktore protagonistak Patricia López Arnaiz, Jone Laspiur eta Mikel Losada dira. Mariana Cordero, Luis Callejo eta Gorka Aginagalde aktoreen kolaborazio bereziak ere baditu.
Ane (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2020 |
Izenburua | Ane |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | thrillerra eta film dramatikoa |
Iraupena | 100 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Gasteiz |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | David Pérez Sañudo |
Gidoigilea(k) | David Pérez Sañudo |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | David Pérez Sañudo |
Konpainia ekoizlea | Euskal Irrati Telebista Televisión Española Amania Films (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Gasteiz |
Argumentu nagusia | parent–child relationship (en) eta terrorismoa |
- Artikulu hau filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ane (argipena)».
Filmak harrera ona izan zuen Donostiako Zinemaldian, Irizar saria ere jaso zuelarik. Filma, Oscar sarietara joateko aurrez hautatua izan zen. 2020ko urriak 16an estreinatu zuten Hego Euskal Herrian[1]
Sinopsia
aldatuAne, AHTko obretako segurtasun zaintzaileetako baten alaba, duela bi egunetik desagertu da, eta gurasoak, bananduta eta komunikazio arazoekin, urduri eta kezkatuta hasi dira haren bila.[2]
Aktoreak
aldatu- Patricia López Arnaiz: Lide Sagasti Albizu
- Jone Laspiur: Ane
- Mikel Losada: Fernando
- Aia Kruse: Leire
- Luis Callejo: Eneko
- Lorea Ibarra: Maitane
- Nagore Aranburu: Isabel
- Iñaki Ardanaz: Txepo
- Erik Probanza: Iker Gorostiaga
- Miren Gaztañagaː Aneren irakaslea
- Fernando Albizu: ikasketaburua
- Ane Pikaza: Miren
- Karmele Larrinagaː saltzailea
- Amaia Lizarralde: Laura
- Gorka Aginagalde: Jorge
- Karlos Aurrekoetxea: Rojas
- David Blanka: Peio
- Lander Otaola: Andoni Urtubi
- Mariana Cordero: Antonia
- Leo Blanco: Koldo
- Fernando Pérez Sañudo: Lonjako mutila
- Gaizka Ugarte: Karlos
Horretaz gain, Isabel Guardiolak Liberen tabernako lagunaren papera egiten du eta Iñigo Gastesi tabernako mutilaren paperean agertzen da. Vero Berenguer eta Pablo de Castro aktoreek poliziena egiten dute. Baionako sekuentzietan Unai Lopez de Armentia agertzen da gaztetxeko bezero gisa, eta estudioko elkarrizketako neskak Leiane Madariaga eta Maddi Sarasua dira. Laura Bemejo espezialistaren paperean agertzen da. Azkenik, filmean zenbait irratiko hainbat elkarrizketa eta albiste entzun daitezke; Rafa Mungia, Mikel Saez, Ane Zuazubiskar, Aratz Goikoetxea eta Urko Olazabal dira grabazio horietako ahotsak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Arin, Nagore. (2020-10-10). «Harreman bat, zalantzaz betea» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ (Gaztelaniaz) Loureda, Carlos. (2020-9-20). «‘Ane’, de David Pérez Sañudo, potente y arrolladora ópera prima» Fotogramas.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |