Antzin
Antzin[5] ([ants̻in]) Nafarroako udalerria da. 385 biztanle zituen
2014ko erroldaren arabera. Bi herrik osatzen dute udalerri: Antzinek eta Mendilibarrik.
Antzin | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Lizarraldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Ancín <> Antzin[1] | ||
Alkatea | Javier Dallo Díaz de Zerio (Lazagorri, indep.) | ||
Posta kodea | 31281 | ||
INE kodea | 31014 | ||
Herritarra | antzindar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°39′34″N 2°11′21″W / 42.6594°N 2.1892°W | ||
Azalera | 8,8 km² | ||
Garaiera | 488 metro | ||
Distantzia | 60 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 343 (2023: 11) | ||
Dentsitatea | 3,9 bizt/km² | ||
Zahartzea[2] | % 22,07 | ||
Ugalkortasuna[2] | ‰ 25,64 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[2] | % 76,09 (2011) | ||
Desberdintasuna[2] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[2] | % 12,64 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[3][4] | % 8,20 (2018: %5,1) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.ancin-antzin.com/ |
Geografia
aldatuInguru naturala eta kokapena
aldatuHerria Nafarroako hiriburutik 60 kilometrora dago, Lizarrako merindadearen mendebaldean. NA-132A errepideak zeharkatzen du Murieta-Acedoko norabidean.
Antzinek Murietarekin egiten du muga ekialdean, Mendazarekin mendebaldean, Lokizgo mendizerrarekin iparraldean, eta Legaria eta Piedramillerarekin hegoaldean.
Klima eta landaredia
aldatuAntzinek klima mediterraneoa eta azpimediterraneoaren arteko trantsiziozko klima du. Uda garaian bi hil lehor izaten dira, eta prezipitazioak udaberri eta udazkenean pilatzen diren arren, urteko batez besteko prezipitazioak ez dira klima mediterraniarrean bezain urriak, 700-800mm ingurukoak baitira. Batez besteko tenperatura 10 eta 12 gradu artekoa da.
Nekazaritzaren eragina dela eta, jatorrizko basoen azalera ia guztia galdu da gaur egun.
Estazio meteorologikoa
aldatuHerrigunearen kanpoaldean, Valdegako lur ureztagarrietatik gertu, eta itsasoaren mailatik 469 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
aldatuDatuak urriak dira. XIII. mendean Antzin Berruezako eskualdeko herrietako bat zen, baina XIV. mendean Ega haranari gehitu zitzaion. Erdi Arotik XIX. mendera arte jaurerri izan zen, eta 1846ean independentzia eskuratu zuen, udaletxe propioa lortuta.
1132an Alfontso Borrokalariak antzindarrei lezda kendu zien, esportazioentzat izan ezik (lezta non detis in tota mea terra nisi in exita de mea terra).[7]
Pascual Madozek Diccionario Geográfico-Estadístico-Histórico (1845-1850) hiztegian honela dio:
« | Baditu 46 etxe, udaletxea barne, bertan herriko ziega dagoela, eta oinarrizko eskola bat 32 neska-mutilekin...; 46 auzoko: 169 biztanle...", "antzina San Cristobal izeneko monasterio bat izan omen zen, Antso Handiak Iruñeko katedralari emaitza egin ziona. | » |
XIX. mendearen erdialdean eginiko erreforma administratiboan, Mendilibarri izeneko kontzejua ere Antzini batu zitzaion. Erdi Aroko dokumentuetan Mendiriberri eta Mendiliberr izenekin ere aipatzen da. Mendilibarri, Antzinen moduan, Ega haraneko udalerri izan zen XIX. mendera arte.
Demografia
aldatuAntzingo biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 59 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 16,39 (Nafarroako batez bestekoaren gainetik).
Politika
aldatuUdal hauteskundeak
aldatuAntzingo alkatea Agrupación Independiente Iraldea (AII) herri ekimeneko Javier Ibáñez Iriarte atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko zazpi zinegotziak lortu zituen taldeak, eta hortaz gehiengo absolutua udalean. Baliogabeko botoak 13 izan ziren (emandako guztien % 7,60) eta boto zuriak 13 izan ziren (botoen % 8,23). Abstentzioa % 36,67koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Iraldea | 145 | 7 |
2011n aurkezten bakarra izan zen Agrupación Independiente Lazagorri zerrendako Javier Dallo Díaz de Zerio aukeratu zuten alkate.
Udaletxea
aldatu- HELBIDEA: Geltokiaren kalea, 21
Alkateen zerrenda
aldatu1991-1995 | José Antonio Martínez Dallo | Agrupación Independiente de Ancín |
1995-1999 | Luis Javier San Félix Dallo | Agrupación Independiente de Ancín |
1999-2003 | Jon Iriberri Berroztegieta | Agrupación Fuente del Encino-Los Verdes |
2003-2007 | Javier Ibáñez Iriarte | Candidatura Independiente Ancín |
2007-2009[9] | Javier Ibáñez Iriarte | Iraldea |
2009-2011 | Francisco Javier Lizarraga Mansoa | Iraldea |
2011- | Javier Dallo Díaz de Zerio | Lazagorri |
Garraioa
aldatuAraba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio:
|
Gainera, La Estellesa eta Pinedo autobus konpainiek Lizarra eta Iruñearako autobus zerbitzua eskaintzen dute. La Estellesa autobus konpainiak, esaterako, Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu ditu Aguilar Kodesko norantzan eta lau kontrako norabidean. Ibilbidea honakoa da:
- Aguilar Kodes - Cabredo - Marañon - Genevilla - Zuñiga - Antzin - Murieta - Lizarra - Villatuerta - Zirauki - Mañeru - Gares - Obanos - Legarda - Zizur Nagusia eta Iruñea
Azpiegiturak
aldatuGoi-tentsio dorreak
aldatu2003an Espainiako elektrizitate-kudeatzaile publiko Red Eléctricak Castejón eta Gasteiz artean 400.000 volteko goi-tentsio linea bat eraikitzeko proiektua proposatu zuen. Proiektu horren arabera, 46 metroko goi-tentsio dorreak eraiki behar ziren, Lizarraldeko hainbat udalerri zeharkatuz[10]. 2008an proiektuaren aurkako talde bat sortu zen, eta 2010eko urtarrilaren 31n proiektuaren inguruko bozketa antolatu zen Arabako bost herri eta Nafarroako hogei herritan. Ezezko botoak % 98,9 izan ziren[11].
Kirolak
aldatuAntzinek kiroldegia, frontoi estalia eta irekia, futbol zelaia eta udal igerilekuak ditu.
Hezkuntza
aldatu- San Fausto Ikastetxe publikoa
Euskara
aldatuNafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Antzin eremu ezeuskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 3,14k zekien euskaraz hitz egiten.
2009ko urtarriletik Antzingo udalerriaren izen ofiziala Ancin <> Antzin da[1].
2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.[12]
Jaiak eta ospakizunak
aldatuAntzingo jaiak uztaileko azken larunbataren inguruan ospatzen dira, Karmengo Amaren omenez. Handik bi hilera, urriaren 13an, "jai-txikiak" ospatzen dira, eta azkenik azaroaren 30ean, Mendilibarriko San Andresen omenezko ospakizuna.
Zerbitzuak
aldatuAntzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea zaborra biltzeaz, urez hornitzeaz eta bestelako zerbitzuez arduratzen da, Antzinen eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Ondasun nabarmenak
aldatuSan Fausto eliza
aldatuAntzingo San Fausto eliza estilo gotiko-pizkundetarrekoa da. XVI. mendean eraiki eta XVIII. mendean handitu zen, sakristia eta elizaren goikaldea zaharberrituz. Lau zatitan banaturiko nabe bakarra du. Erretaula nagusia, estilo neo-gotikokoa, jatorrizko erretaula erromanista ordezkatzeko egin zuen Troasko Juan lizarrarak.
Eliza barruan Erdi Aroko bataiarri bat dago.
San Roman baseliza eta tren geltokia
aldatuEstilo modernoko eraikin txiki eta karratua da. Antzina hondatutako baseliza baten arrastoen gainean eraiki zen eta barruan Karmengo Ama Birjinaren irudia eta San Romanen margolana daude. Baselizaren ondoan, XIX. mendearen amaieran eraikitako burdinbidearen geltokia dago. Anglo-Vasco-Navarro trenbidea bertan behera geratu zenetik, geltokia udalaren eraikintzat erabiltzen da.
Bigarren mailakoa izan arren, geltokiak dorre karratuaren itxura du. Beheko solairuan biltegia, bulegoak eta txarteldegia zeuden, eta goiko solairuetan, etxebizitzak. Tomas Urbinak 1925ean eraiki zuen eta lanek 58.842 pezetako kostua izan zuten.
Zubia
aldatuAntzingo udalerrian 1870eko lau arkuko harlangaitzezko harrizko zubi bat dago, ondorengo hamarkadetan porlanezko egituraz berriztutakoa.
Herri senidetuak
aldatu- Goizueta (Nafarroa) - 2012ko maiatzaren 26an sinatu zen senidetzeko akordioa Antzingo Txondorraren III. egunean. Akordioa garai batean bi herriek ikazkintzarekin izan zuten harremana dela eta sinatu zen.[13]
Antzindar ezagunak
aldatu- Primitivo Iriberri (XX. mendea), txirrindularia.
Ikus, gainera
aldatuBibliografia
aldatu- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXIV, Iruñea, 1995. ISBN 84-235-1341-6
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ (Gaztelaniaz) .
- ↑ Antzingo Udalaren webgunea
- ↑ Lan kontuengatik Iriartek alkatetza utzi eta Francisco javier Lizarraga taldekideari pasatu zion kargua. Ikus Diario de Noticias.
- ↑ http://sites.google.com/site/nolineadealtatension/Home/RATplanoAldizk.pdf?attredirects=0[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ http://www.elcorreo.com/vizcaya/20100201/alava/votantes-rechaza-linea-alta-20100201.html El Correo Español egunkariaren webgunea
- ↑ (Gaztelaniaz) «44 localidades navarras ganan derechos para el euskara al pasar a la ‘zona mixta’» Naiz.info 2017-6-22.
- ↑ http://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/tierra_estella_valdizarbe/2012/05/29/ancin_goizueta_recordaron_pasado_comun_carboneros_81790_1006.html
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Antzingo udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Antzingo udalari buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Lizarra-Gasteiz errepidea Antzin parean Google Street View-n.
Antzin | ||
---|---|---|
Antzin | Mendilibarri |