Arizona
Arizona (ingelesez ɛrɪˈzoʊnə edo ærɪˈzoʊnə ahoskatua; navajoz: Hoozdo Hahoodzo; o'odhameraz: Alĭ ṣonak) Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako hego-mendebaldean kokatua. Phoenix du hiriburua eta baita hiri nagusia ere. Guztira 5 milioi biztanle inguru ditu estatuak. (%4,6 amerindiarrak: navajoak, apatxeak, hopiak…). Hiriburuaz gain, hiri nagusiak, Tucson eta Tempe ditu.
Arizona | ||
---|---|---|
Ameriketako Estatu Batuak | ||
Ereserkia | ||
The Arizona March Song (en) Arizona (en) | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak | |
ISO 3166-2 | US-AZ | |
Hiriburua | Phoenix | |
Arizonako Gobernadorea | Katie Hobbs | |
Zatiketa | ||
Geografia | ||
Koordenatuak | 34°17′12″N 111°39′25″W / 34.2867°N 111.6569°W | |
Azalera | 295.234 km² | |
Mugakideak | Kalifornia, Nevada, Utah, Mexiko Berria, Kalifornia Beherea, Sonora eta Colorado | |
Punturik altuena | Humphreys Peak (en) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 7.151.502 (2020ko apirilaren 1a) 323.437 (2015) | |
Dentsitatea | 24,22 bizt/km² | |
Etxebizitzak | 2.643.430 | |
Hizkuntza ofiziala | ingeles | |
Ordu eremua | UTC−07:00 eta Mountain Time Zone (en) | |
az.gov |
Etimologia
aldatuEstatuaren izenari buruzko teoria ezberdinak proposatu dira. Horietako batek dio, 18. mendean, Espainiaren mendeko lurralde koloniala zenean, Arizona izeneko arrantxo bat dokumentatua dago bertan. Izen hori jatorri euskaldunekoa izan daitekeela uste da, Arizona euskal deitura baita, eta Haritz Onen lurraldea ere izan zitekeen arrantxo haren izena, kolono euskaldun batek ezarria, Bernardo de Urrea delako batek[1].[2]
Beste teoria baten arabera izena Arizonac izango litzateke, O'odham hizkuntzak alĭ ṣonak esamoldetik, "iturri txikia", hasiera batean Planchas de Platako meatzaritza eremu bati zegokiona. Europarrek izena Arissona gisa ahoskatzen zuten, baina O'odham hizkuntzan oraindik ere alĭ ṣonak deitzen da[3][4][5][6].
Orografia
aldatuKainoi edo arroila handiz (bertan dago Grand Canyon edo Arroila Handia) betetako Coloradoko ordoki handiak hartzen du estatuaren iparraldea, erliebe bitxiko lurra. Eskualde bolkaniko bat (itzaliak sumendi guztiak) hedatzen da erdialdean, eta hego-mendebaldean basamortu ordoki zabal bat ageri da. Klima idorra edo erdi-idorra.
Ekonomia
aldatuNekazaritzak ureztatze artifiziala behar du. Roosevelt eta Coolidge urtegiei esker, kotoi, zitriko eta labore sail handiak zabaldu dira. Garrantzi handikoa da mea aberastasuna (kobrea, zinka eta beruna).
Historia
aldatuEspainiarrak 1539tik bertan egokituta, Mexikoko lurraldea izan zen (Nuevo Mexico), Estatu Batuen eskuetara igaro zen arte (1848). 1863. urtean lurralde federal bihurtuta, urte askotan eutsi zioten apatxeek Ipar Amerikarren kolonizazio berriari. Apatxeak sakailatuta, azken gerra galdu ondoan (1881-1886), Arizona Estatu Batuen ingurunean sartu eta Ameriketako Estatu Batuetako 48. estatua bihurtu zen 1912. urtean.
Banaketa administratiboa
aldatuArizona konderritan (counties) banaturik dago. 1983an 15 hauek ziren:
Arizonako konderriak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Izena | Herriburua | Sorrera urtea |
2010eko biztanleria[7] |
% | Azalera mi.2 |
% |
Apache | St. Johns | 1879 | 71,518 | 1.12 % | 11,218 | 9.84 % |
Cochise | Bisbee | 1881 | 131,346 | 2.05 % | 6,219 | 5.46 % |
Coconino | Flagstaff | 1891 | 134,421 | 2.10 % | 18,661 | 16.37 % |
Gila | Globe | 1881 | 53,597 | 0.84 % | 4,796 | 4.21 % |
Graham | Safford | 1881 | 37,220 | 0.58 % | 4,641 | 4.07 % |
Greenlee | Clifton | 1909 | 8,437 | 0.13 % | 1,848 | 1.62 % |
La Paz | Parker | 1983 | 20,489 | 0.32 % | 4,513 | 3.96 % |
Maricopa | Phoenix | 1871 | 3,817,117 | 59.72 % | 9,224 | 8.09 % |
Mohave | Kingman | 1864 | 200,186 | 3.13 % | 13,470 | 11.82 % |
Navajo | Holbrook | 1895 | 107,449 | 1.68 % | 9,959 | 8.74 % |
Pima | Tucson | 1864 | 980,263 | 15.34 % | 9,189 | 8.06 % |
Pinal | Florence | 1875 | 375,770 | 5.88 % | 5,374 | 4.71 % |
Santa Cruz | Nogales | 1899 | 47,420 | 0.74 % | 1,238 | 1.09 % |
Yavapai | Prescott | 1865 | 211,033 | 3.30 % | 8,128 | 7.13 % |
Yuma | Yuma | 1864 | 195,751 | 3.06 % | 5,519 | 4.84 % |
Guztira: 15 | 6,392,017 | 113,997 |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-7-17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ News-herald, AL BATES Special to Today’s. (2019-04-07). «Arizona History: How slabs of silver in Old Sonora gave Arizona its name» AP NEWS (Noiz kontsultatua: 2019-08-15).
- ↑ Berria.eus. «Berria.eus» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-15).
- ↑ Kitt, Edith O.; Pearce, T. M.. (1952). «Arizona Place Name Records» Western Folklore 11 (4): 284–287. doi: . ISSN 0043-373X. (Noiz kontsultatua: 2020-11-04).
- ↑ (Ingelesez) «arizona | Origin and meaning of the name arizona by Online Etymology Dictionary» www.etymonline.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-04).
- ↑ McClintock, James H.. (1916). Arizona, prehistoric, aboriginal, pioneer, modern;. Chicago, The S. J. Clarke publishing co. (Noiz kontsultatua: 2020-11-04).
- ↑ «No, 'arid zone' not the basis of state's name» azcentral.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-04).
- ↑ "Table 1. The Counties and the Most Populous Incorporated Places in 2010 in Arizona: 2000 and 2010". U.S. Census Bureau
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Ingelesez)
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |