Arpoi
Arpoia gizakiak historiaurretik arrantzatzeko erabili izan duen xabalina da. Hasiera batean, haren muturra adarretik banatzen zen, harrapakina jotzen zuenean.
Arpoi | |
---|---|
arma | |
Gaur egun, hitz horrek mutur burnizko haga horzdun bati erreferentzia egiten dio, arrain handiak eta baleak harrapatzeko ere erabiltzen dena. Kasu horretan, kanoi txiki batekin jaurtitzen da. Arpoia harrapakina itsasontzian biltzea ahalbidetzen duen soka bati lotuta doa.
1864an, Sven Foyn kapitain balea-arrantzale norvegiarrak buru eztandagarridun arpoia asmatu zuen. Horrekin, ehiza prozesua azkartu eta "gizalegezkoagoa" egitea bilatzen zuen, harrapatutako balea berehala akabatzen baitzuen.
Urpeko arrantzan ere erabiltzen da.