(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Azken Portu - Wikipedia, entziklopedia askea.

Azken Portu Zarauzko auzo handienetakoa da; tamaina eta baita biztanleria aldetik ere. Herriko erdialdean dago kokatuta, mendebaldean Salbide eta Alde Zaharra eta ekialdean Zelai-Ondo eta Aritzbatalde auzoak mugakide dituelarik.

Azken Portu
 Euskal Herria
Azken Portu auzoko kalea.
  
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaZarautz
Geografia
Koordenatuak43°17′01″N 2°10′22″W / 43.2836°N 2.1728°W / 43.2836; -2.1728

Sasoi batean nekazarien auzoa zena, 60ko hamarkadaz geroztik nekazari, langile eta etorkinen auzoa bihurtu zen, eta bertan eraiki zituzten langile-etxeetara bizitzera aldatutako herritarrek zein kanpotarrek errotik aldatu zuten auzoaren izaera.

Auzoko eraikin zaharrena Santa Klara komentua da.

Abuztuaren 12an ospatzen da Santa Klara eguna, eta egun horren inguruan antolatzen dira jaiak, abuztuaren 10ean, 11n eta 12an.

Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko (SKAPA) jai batzordeak edota komisiyuak antolatzen ditu jaiak.

2006az geroztik, gainera, abuztuko festak antolatzeaz gain, hilero ekitaldi bat antolatzea erabaki du jai batzordeak.

Artea, kalean

aldatu

Duela zenbait urtetik hona, Azken Portuko jai batzordea osatzen duten auzotarrek, abuztuko jaiak antolatzeaz gain, beste zenbait ekimen ere egiten dituzte. Nabarmenena, Azken Portuko hormak auzoari buruzko horma-irudiekin margotzea da, zenbait artistaren laguntzarekin. Honela, dagoeneko hainbat horma-irudi ikus daitezke auzoan, bertako kontuekin eta jendearekin lotutako marrazkiekin osatuta. Ekimen honekin, Azken Portu "arteari eta kolore guztiei zabaldutako auzoa" dela nabarmendu nahi dute bertakoek.

Kanpo estekak

aldatu