BAT txartela
BAT (Bidai Agiri Txartela) txartela kontakturik gabeko txartela da, 2008ko abenduan Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak martxan jarrita,[1] momentura arte Gasteizko garraio publikoetan erabiltzen ziren gainontzeko txartel guztiak ordezkatzeko. Eusko Trenbideak sozietateak jaulkitzen du.[2]
BAT txartelak irrati-uhin bidez 2 eta 10 cm bitarteko distantziara komunika dezake informazioa, txartela eta balioztatze-puntuaren arteko kontakturen beharrik ez duela. Hala, teknologia honek bezeroarentzako denbora aurreztea dakar. Txartelak, bai kargatutako titulu ezberdinen zein saldo eguneratuaren informazioa gordetzen du, eta bezeroak balioztatze-puntuetako pantailetan zein beste dispositiboetan ikusgarri du.
Motak
aldatuHiru txartel mota dago:
- Anonimoa: 3€ko kostua dauka. 7 urteko iraungipen data dauka. Kolore berdea eta argazkirik ez edukitzeagatik identifika daiteke. Transferigarria da, hau da, hainbat pertsonak erabil dezake. Txanpondegi-titulua besterik ezin da kargatu txartelan. Tranbia eta autobusaren arteko garraio aldaketetan %45eko hobaria aplikatuko da. Txartel anonimoa erregistratzeko aukera dago, galdu edo lapurtzekotan edukia babestu eta berreskuratzeko.
- Pertsonalizatua: 3€ko kostua dauka. 7 urteko iraungipen data dauka. Kolore berdea eta erabiltzailearen argazkia eta datuak edukitzeagatik identifika daiteke. Transferiezina da, hau da, pertsona bakarrak erabil dezake. Bi titulu karga daitezke gehienez: txanpondegi-titulua eta behin-behineko titulu bat (gaur egun 30D eta 30D Gazte tituluak baino ez dira esistitzen). Txanpondegi-titulua erabilita, tranbia eta autobusaren arteko garraio aldaketetan %45eko hobaria aplikatuko da.
- Berezi: 3€ko kostua dauka. 7 urteko iraungipen data dauka. Kolore urdina eta erabiltzailearen argazkia eta datuak edukitzeagatik identifika daiteke. Transferiezina da, hau da, pertsona bakarrak erabil dezake. 65 urtetik gorako eta %64 baino gehiagoko ezgaitasuna duten pertsonei zuzendutako txartela da. Txanpondegi-titulua besterik ezin da kargatu txartelan.
Txanpondegi-tituluak birkargagarriak dira, eta gehienez jota 90€ko saldoa eduki dezakete.
Tituluak
aldatuGaur egun BAT txartelan erabil daitezken tituluak honakoak dira:
- Arrunta: Txanpondegi-titulu orokorra da, hobaridun prezioekin bidaiatu ahal izateko. Hurrengo garraioetan erabil daiteke:
- Autobusak: TUVISA, Álava Bus eta Donostiako Tranbia Konpainia
- Burdinbideak: Bilboko metroa, Euskotren Trena (Larreinetako funikularra barne), Euskotren Tranbia (Bilboko tranbia barne) eta Artxandako funikularra.
- Berezi: 65 urte baino gehiago edota %65ko ezgaitasuna edo handiagoa duten pertsonei zuzendutako txanpondegi-titulua da. Hurrengo garraioetan erabil daiteke:
- Autobusak: TUVISA, Álava Bus eta Donostiako Tranbia Konpainia
- Burdinbideak: Bilboko metroa, Euskotren Trena (Larreinetako funikularra barne), Euskotren Tranbia (Bilboko tranbia barne) eta Artxandako funikularra.
- 30D: 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko balio du. Hurrengo garraioetan erabil daiteke:
- Autobusak: TUVISA
- Burdinbideak: Gasteizko tranbia
- 30D Gazte: Gasteizen erroldatutako 26 urte baino gutxiagoko gazteei zuzendutako hileko titulua da. 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko balio du. Hurrengo garraioetan erabil daiteke:
- Autobusak: TUVISA
- Burdinbideak: Gasteizko tranbia
Arabatik kanpo erabiltzea
aldatuEusko Jaurlaritzak Euskadiko hiru txartel bakarren (Arabako BAT txartelaz gain Bizkaiko Barik txartela eta Gipuzkoako Mugi txartela) erabiltze esparruak elkartrukatzea posible egiteko proiektuari ekin zion. Gaur egun Arabatik kanpo BAT txartela hurrengo garraioetan ere erabil daiteke.
- 2014ko uztailaren 30etik Euskotren Tranbia eragilearen Bilboko tranbia linean.[3]
- 2016ko maiatzaren 26tik Euskotren Trena eragilearen Bilbo-Donostia-Hendaia eta Zornotza-Bermeo trenbideetako zerbitzuetan (E1, E2, E3, E4 eta E5 lineak).[4]
- 2016ko ekainaren 9tik Metro Bilbao eragilearen 1. eta 2. lineetan.[5]
- 2017ko otsailaren 13tik Donostiako Tranbia Konpainiaren 45. linean, eta urte bereko martxoaren 31tik aurrera gainontzeko lineetan ere.[6][7]
Aurrekoaz gain edozein herrialdeko Kutxabankeko kutxazain automatikoetan hiru txartelak birkarga daitezke.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Libre, Vía. Ya está a la venta la tarjeta "Bat" para viajar en el tranvía de Vitoria. (Noiz kontsultatua: 2017-12-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila. (). Las tarjetas Bat, Barik y Mugi pueden ya utilizarse en la línea ferroviaria Bilbao'Hendaia y en el ramal Amorebieta'Bermeo. (Noiz kontsultatua: 2017-12-15).
- ↑ Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. Garraioko txartel bakarra Bilboko tranbian erabiltzen hasi dira. (Noiz kontsultatua: 2017-12-15).
- ↑ Irekia. Irekia - Bat, Barik eta Mugi txartelak Bilbo-Hendaia trenbide-linean eta Amorebieta-Bermeo adarrean erabil daitezke jada. (Noiz kontsultatua: 2017-12-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La tarjeta BAT ya se puede usar para viajar en el metro de Bilbao. Noticias de Alava» Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2017-12-15).
- ↑ Barik eta Bat txartelak | DBUS. (Noiz kontsultatua: 2017-12-15).
- ↑ Las tarjetas Barik y la Bat pueden utilizarse ya en todas las líneas de Dbus en Donostia. Deia, Noticias de Bizkaia. (Noiz kontsultatua: 2017-12-15).