(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Zuria I.a Nafarroakoa - Wikipedia, entziklopedia askea.

Zuria I.a Nafarroakoa

Blanka I.a Nafarroakoa» orritik birbideratua)

Zuria I.a Nafarroakoa[1] (Iruñea, 1387ko uztailaren 6a[2]Santa María la Real de Nieva, 1441ko apirilaren 1a) Nafarroako erregina izan zen 1429tik 1441ra. 1401-1409 bitartean, Siziliako erregina ezkontidea, Nemoursko kondesa, eta Atenas eta Neopatriako dukesa izan zen.

Zuria I.a Nafarroakoa


Nafarroako erregea

1425eko irailaren 8a - 1441eko apirilaren 1a
Karlos III.a Nafarroako erregea - Karlos IV.a Nafarroakoa
Aragoiko erregearen kontsortzioa

1420 - 1441eko apirilaren 1a
Bizitza
JaiotzaGaztelako Erresuma1387ko uztailaren 6a
Herrialdea Nafarroako Erresuma
 Siziliako Erresuma
HeriotzaSanta María la Real de Nieva1441eko apirilaren 1a (53 urte)
Hobiratze lekuaNuestra Señora de la Soterraña (en) Itzuli
Familia
AitaKarlos III.a Nafarroako erregea
AmaLeonor Trastamarakoa
Ezkontidea(k)Martin I.a Siziliakoa  (1403 (egutegi gregorianoa) -
Joanes II.a Aragoikoa  (1420 -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaEvreux leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
italiera
frantsesa
latina
Jarduerak
Jarduerakagintaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Bizitza

aldatu

1387ko uztailaren 6an jaio zen, Karlos III.a eta Leonor Trastamarakoa errege-erreginak gurasoak zituela. Siziliako errege Martin Gaztearekin ezkondu zen 1402. urtean. 1409. urtean hil zen erregea; haurrik ez zutenez, Zuriak Sizilia utzi zuen Nafarroara itzultzeko. 1413an Nafarroako Erresumako oinordekoa bilakatu zen, Joana ahizpa hil eta gero.

1420an Aragoiko printze Joanekin ezkondu zen; harrezkero, senarraren Gaztelako lurraldeetan bizi izan zen. Nafarrora itzultzean, bertako errege-erregin egin zituzten 1425ean, Karlos III.a hil ondoren[3]. Koroapen ekitaldia maiatzaren 18an egin zen, Iruñeko katedralean.1439. urtean eginiko testamentuan oinordeko bakartzat bere semea Karlos Vianako Printzea utzi zuen, nahiz eta Joan II.a bizi zen bitartean erregetzaren jabe egin ez zedin gomendatu. Zuria hil ondoren, ordea, nafar leinuen arteko borroka hasi zen: agramondarrak —Joan II.aren aldekoak— eta beaumontarrak — Vianako Printzearen aldekoak— elkarren aurka altxatu ziren.

Ezkontzak eta seme-alabak

aldatu

Bi aldiz ezkondu zen. Lehenik, Martin I.a Siziliakoarekin, ahalordeen bitartez 1402ko maiatzaren 21ean Catanian, eta zuzenean 1402ko abenduaren 26an Sardiniako Cagliari hirian[3] Seme bakarra izan zuten, Martin izenekoa, 1403an jaioa eta 1407an Valentzian hila. 1409an alargundu zen.

Bigarrenik 1420ko ekainaren 10ean, Iruñean, Joan Trastamarakoarekin. Hiru seme-alaba izan zituzten:

Familia

aldatu
Aitona
  Karlos II.a
Nafarroako errege
Amona
  Joana
Frantziakoa
Aitona
  Henrike II.a
Gaztelako errege
Amona
  Joana Manuel
Gaztelakoa

Bizkaiko anderea
Aita
  Karlos III.a
Nafarroako errege
Ama
  Leonor Gaztelakoa
  Zuria I.a
Nafarroako erregina

Erreferentziak

aldatu
  1. Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak, hezkuntza.ejgv.euskadi.eus
  2. Anthony, Raoul. (1931). Identification et Etude des Ossements des Rois de Navarre inhumés dans la Cathédrale de Lescar. Paris: Masson, 11 or..
  3. a b Lo Forte Scirpo, Maria Rita. (2003). C'era una volta una regina ... : due donne per un regno: Maria d'Aragona e Bianca di Navarra. Napoli: Liguori ISBN 88-207-3527-X..

Kanpo estekak

aldatu
  • Estornés Zubizarreta, Idoia, Nafarroako Blanka I, Auñamendi Eusko Entziklopedia, euskomedia.org



Aurrekoa:

Karlos III.a

 
Zuria I.a
Nafarroako erregina
(1425-1441)
eta
Joan II.a
Nafarroako errege
(1425-1479)
Ondorengoa:

Joan II.a