(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Carlos Bueren - Wikipedia, entziklopedia askea.

Carlos Bueren

abokatu espainiarra

Carlos Bueren Roncero (1950eko urtarrilaren 5a) abokatu eta epaile espainiarra da. 1986tik 1996ra Audientzia Nazionalaren epaile izendatu zuten eta, ondorioz, afera politiko ugarietan paper garrantzitsua izan zuen. Oso epaile polemikoa izan zen; nolabaiteko garrantzi mediatikoa lortu zuen lehen epaile espainiarretako bat izan zen.[1]

Carlos Bueren
Bizitza
Jaiotza1950eko urtarrilaren 5a (74 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua

Biografia

aldatu

1986tik 1996ra Audientzia Nazionalaren epaile izendatu zuten. Postu horretan narkotrafikoarekin eta terrorismoarekin lotutako kausetan aritu zen, besteak beste, ETA[2] eta GRAPOren aurka. Terra Lliure Baltasar Garzónek eramandako operazioan parte hartu ere bai. 1994an, Egin egunkariaren ikerketa saileko burua zen Pepe Rei kazetaria espetxeratzeko agindua ema zuen.[3] Lasa eta Zabalaren hilketaren ondorengo diligentzien ardura zuen eta, 1995ean gorpuak Tolosara heldu bezain laster lurpera zitzaten agindua eman zuen;[4][5] ondorioz, polizia indarrek gorpuak bahitu eta senideei haiengana gerturatzen utzi gabe eraman zituzten. 1996an Audientzia utzi eta Madrilgo Uría y Menéndez abogatuen bufetean sartu zen.[6] 2006an, erasotua izateko ETAren zerrendetan zegoela jakin zen.[7]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu