Domiko urtegia
Domiko urtegia[1] Nafarroako Lesaka (Bortziriak) udalerrian dagoen urtegi txiki bat da. Bianditz mendiaren alboan eta basoz inguratua dago, mendiz Endara urtegitik hurbil. Balio enkologiko handia du. Bainua debekatuta dago. Urtegiak Irun ingurua urez hornitzen du.
Domiko urtegia | |
---|---|
Mota | urtegi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°14′55″N 1°46′05″W / 43.2486562°N 1.7681189°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Lesaka |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Domikoko kanala |
Ezaugarriak
aldatuUrtegia Endara errekak hornitzen du. 1958an eraiki zen. Kapazidadea 0.33 hm3koa da eta hedadura 4.4 ha-koa. ura honiketarako erabiltzen da baina baita argindarra sortzeko ere. Urtegia hormigoizkoa da.[2]
Domikoko sekuoia
aldatuUrtegitik gertu Nafarroako zuhaitz garaiena ikus daiteke. Sekuoia gorria da (Sequoia sempervirens) eta 47 metro ditu. 2009tik Nafarroako Natura Monumentuaren izendapena du. [3] [4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Domiko urtegia - Lugares - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-31).
- ↑ http://www.embalses.net/pantano-709-domico.html
- ↑ http://www.navarrincon.com/mn36sequoya%20de%20domiko.htm
- ↑ https://www.navarra.es/NR/rdonlyres/97AB6700-233B-4986-8A2F-A596B8AF6249/164091/MN36SequoyadelembalsedeDomiko.pdf
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu