(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Edith Stein - Wikipedia, entziklopedia askea.

Edith Stein (Wroclaw, Prusia, gaur egun Polonia, 1891ko urriaren 12a - Auschwitz sarraski-esparrua, 1942ko abuztuaren 9a) moja karmeldarra eta Eliza Katolikoko santua izan zen. Jatorriz, judua eta alemaniarra. Ofizialki Gurutzeko Teresa Benedikta izenez kanonizatu zuten arren (moja zeneko izena, alegia), gehienbat jatorrizko izenez ezagutzen da (Edith Stein).

Edith Stein

Bizitza
JaiotzaWrocław1891ko urriaren 12a
Herrialdea Alemania
BizilekuaWrocław
Münster
HeriotzaAuschwitz-Birkenau1942ko abuztuaren 9a (50 urte)
Hobiratze lekuaAuschwitz
Heriotza modua: asfixia
Azido zianhidrikoa
Hezkuntza
HeziketaGöttingengo Unibertsitatea
Friburgoko Unibertsitatea
Wrocławeko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Edmund Husserl
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, filosofoa, idazlea, Erresistentziaren kidea, hizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea, moja eta autobiografialaria
Enplegatzailea(k)Friburgoko Unibertsitatea
KidetzaQ125142884 Itzuli
Santutegia
Abuztuaren 9 eta Abuztuaren 9
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaOrder of Discalced Nuns of the Blessed Virgin Mary of Mount Carmel (en) Itzuli

Musicbrainz: d25b14e0-7735-4270-a76b-c075d5a6a1ef IMSLP: Category:Stein,_Edith Find a Grave: 215385107 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Edith Stein Wroclaw hirian jaio zen, garai hartan Prusiaren barnean zegoen herrian. Bere gurasoak judu sinestun eta praktikanteak ziren. Txikitatik argitasun handia erakutsi zuen eta horrek ikasketetarako erraztasuna eman zion. Umetatik bere amaren sinesmen sendoa miresten zuen, bereziki umea zela aita hil zitzaionetik amak hartu zuelako familiaren kargu guztia. Hala ere, gaztaroko lehen urteetan erlijiotik aldendu eta agnostizismora, lehenbizi, eta ateismora, geroago, hurbildu zen.

1913an Göttingeneko unibertsitatean sartu eta fenomenologiara gerturatu zen. 1916an Freiburgeko unibertsitatean filosofiako doktoretza lortu zuen (Alemaniako lehenengotariko emakumezkoa), Edmund Husserlen fenomenologia aztertuz (Enpatiaz izeneko tesia aurkeztu zuen). Tartean, Lehenengo Mundu Gerran erizain lanetan aritu behar izan zen. Gerra amaitu ondoren unibertsitate horretan filosofiako irakasle egin zuten, Husserlen laguntzaile.

Gerraren esperientziak bilaketa filosofiko eta erlijiosoan murgilarazi zuen; filosofia kristaura gerturatu zen pixkanaka, baina bere bizitzako aldaketa garrantzitsuena Teresa Avilakoaren autobiografia irakurri ondoren gertatu zitzaion (1921ean) eta, ondorioz, erlijio katolikoan sartzea erabaki zuen. Aldi berean, kristau filosofiaren eta fenomenologiaren arteko harremanak ikertzen aritu zen eta emakumearen egoerari buruzko hausnarketak plazaratu zituen. Besteak beste, Tomas Akinokoaren De Veritate («Egiaz») lana alemanera itzuli zuen.

Santa Teresaren autobiografiak eraginda, 1933an Koloniako karmeldarren komentuan sartzea erabaki zuen, Gurutzeko Teresa Benedikta izena hartuta. Komentuko zuzendariek Edithek idazten eta ikertzen jarrai zezala nahi zuten, baina ordurako nazien boterea handia zen eta, jatorri judukoa zenez, ezin izan zuen ezer gehiago argitaratu. Horrela, garai hartan idatzi zuen bere lanik garrantzitsuenetakoa, Endliches und ewiges Sein («Izaki finitua eta Izaki betierekoa»), nahiz eta ez zen 1950era arte argitaratu.

Nazien arriskutik ihes egiteko, Edith eta haren ahizpa Rosa (hau ere katoliko bihurtu eta komentu berean sartu zen) Herbehereetako komentu batera bidali zituzten 1939an. Hala ere, hurrengo urtean naziak herrialde hura bereganatu zuten. Holandako eliz agintariek katolikoei naziekin ez kolaboratzeko deia egin zieten eta 1942ko uztailean juduen aurkako Holokaustoa gaitzesteko gutuna kaleratu zuten. Agintari naziek, horren aurrean, katolizismora bihurtutako juduak atxilotu eta kontzentrazio eremuetara eramateko agindu zuten. Suitzara ihes egitekotan zeudela, 1942ko abuztuaren 2an, atxilotu zituzten Edith eta Rosa ahizpak eta Auschwitzera eraman zituzten. Han gas-kameratan sartuta hil zituzten.

Beatifikazioa eta kanonizazioa

aldatu

1962an hasi zen Edith Stein-en beatifikazio prozesua. Joan Paulo II.ak beatifikatu zuen 1987an Kolonian, "Israeleko alaba, Kristoren fedearekiko martiria eta herri juduaren aurkako sarraskiaren biktima" zela esanez. Aita Santu berak santutu zuen 1998an, eta urtebete geroago Europako zaindari izendatu zuen, Nursiako Benito deuna, Zirilo eta Metodio deunak, Sienako Katalina deuna eta Suediako Brigida deunarekin batera. Haren jaieguna abuztuaren 9an ospatzen da, bereziki karmeldarren artean.

Stein hiltzearen kausari buruzko eztabaida

aldatu

Erlijio katolikoaren arabera, martiria da bere kristau fedea dela-eta erail duten norbait. Aditu batzuek zalantzan jarri dute Edith Stein hiltzeko arrazoia hori izatea; kritikari horien ustez, jatorriz judua zelako hil zuten, eta ez kristau sinesmenekoa izateagatik.[1] Daniel Polishek adierazi duenez, badirudi Elizak, beatifikazio horren bidez, «kristautze jarduerak bultzatzeko mezu tazitua» ematen duela.[2][3]

Eliza Katolikoak dioenez, Herbehereetako Eliza Katolikoko gotzaintzak argitaratutako idazkiaren ondorioz atxilotu zuten. Izan ere, Herbehereetako gotzaintzak jendaurrean gaitzetsi zuen nazien arrazismoa 1942an. Bestela esanda, Elizak dio Elizaren irakaspen moralen ondorioz hil zela Stein, eta ondorioz benetako martiria dela.[4][5]

Argazki galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Abraham Foxman, Leon Klenicki (October 1998). "The Canonization of Edith Stein: An Unnecessary Problem" (Archive.org webguneko kopia artxibatua), Anti-Defamation League.
  2. (Ingelesez) Cargas, Harry James (ed.). (1994). Studies in the Shoah. IV University Press of America.
  3. (Ingelesez) Thomas A. Idinopulos (Spring 1998). "The Unnecessary Problem of Edith Stein". Journal of Ecumenical Studies.
  4. (Ingelesez) «Teresa Benedict of the Cross Edith Stein (1891-1942) - biography» www.vatican.va (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
  5. (Ingelesez) Canonization Homily. Vatican.va jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-11-29) (Noiz kontsultatua: 2012-12-26).

Ikus, gainera

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edith Stein