Edmund Spenser
Edmund Spenser (ˈspɛnsər ahoskatua; Londres, 1552/1553 – ibidem, 1599ko urtarrilaren 13a) poeta ingelesa izan zen.
Edmund Spenser | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | East Smithfield (en) , 1552/1553 | ||
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma | ||
Heriotza | Londres, 1599ko urtarrilaren 13a (46/47 urte) | ||
Hobiratze lekua | Westminster abadia | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Machabyas Childe (en) Elizabeth Boyle (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Pembroke College (en) Cambridgeko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | poeta, itzultzailea eta idazlea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Cambridgen artea ikasi zuen. Philip Sidney idazle eta politikoaren lagun mina egin zen, eta hari eskaini zion lehen liburua, The Shepeardes Calender (1579, Artzainaren egutegia); liburu horretan bere estilo fin sotila erakutsi zuen eta arkaismo ugariz baliatu zen, gero idatzi zituen obra guztietan bezala. 1580an Irlandako gobernariaren idazkari izendatu zuten eta han eman zuen bizitzaren parterik handiena. 1590an Londresa itzuli zen eta bere obra nagusiaren lehenengo hiru liburukiak argitaratu zituen; The Faerie Queene (1590, Maitagarrien erregina) alegoriazko poema mardula da; Italiako literatura ereduetan oinarriturik idatzia bada ere, eragin handia dute hartan Britainia Handiko elezaharrek eta folkloreak. Liburu horrekin protestantismoa eta Ingalaterrako Elisabet I.a erregina goretsi nahi izan zituen Spenserrek. Obra hura ezin izan zuen bukatu, ordea, hamabi liburukietatik bost besterik ez baitzituen argitaratu; hala ere, eragin handia izan du Britainia Handiko literaturan. Spenserren beste lan aipagarriak: Ephithalamion (1595) eta Four Hymmes in Honour of Love and Beauty (1596, Lau ereserki maitasunaren eta edertasunaren ohoretan).
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edmund Spenser |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.