(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia - Wikipedia, entziklopedia askea.

Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia

Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia edo EANA[1] (ingelesez: International Atomic Energy Agency) Nazio Batuen Erakundearekin lotuta dauden organoetako bat da.

Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia
Datuak
Izen laburraAIEA eta IAEA
MotaNazio Batuek ezarritako erakundea eta podcasta
HerrialdeaAustria
Jarduera
KidetzaDigital Preservation Coalition eta International Association of Scientific, Technical, and Medical Publishers (en) Itzuli
Eskumendekoak
Enplegatuak2.500 (2021eko ekaina)
Agintea
ZuzendariaRafael Grossi (en) Itzuli
Egoitza nagusi
JabeaNazio Batuen Erakundea
Zeren jabe
Ekonomia
Aurrekontua380.000.000 € (2021eko ekaina)
Historia
Sorrera1957
Desagerpena2023ko uztailaren 11
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: iaeaorg Twitter: iaeaorg Instagram: iaeaorg LinkedIn: iaea Youtube: UCJjzF7cdxa0jZv_fDE_wm4A Flickr: 35068899@N03 Edit the value on Wikidata

Erakunde hau Vienan hasi zen funtzionatzen, 1957ko uztailaren 29an. Urte bereko azaroan Batzar Nagusiak onartu egin zuen Agentziaren eta NBEren arteko harremana. Energia atomikoa mundu osoan bakea, osasuna eta garapena lortzeko erabiltzea bultzatu eta azkartu nahi zen honela.

Emandako laguntza helburu militarrekin ez dadin erabil dauka helburutzat. EANAk segurtasun nuklearrerako eta ingurugiroaren babeserako neurriak ezartzen ditu, kooperazio teknikoaren bidez herrialde kideei laguntzen die eta energia nuklearrari buruzko informazio zientifiko eta teknikoaren elkartrukatzea sustatzen du.

Garapen bidean dauden gobernuei laguntza emateko aholkulariak, ekipoa eta gaitasuna ditu. Ezagutza teoriko eta praktikoen transmisioa bultzatzen du, herrialde hartzaileek euren energia atomikoaren programak era eraginkor eta seguruan gauzatu ahal ditzaten.

Erradiazioen aurka babesteko segurtasun-neurri oinarrizkoak ere azaltzen ditu, eta praktika-araudiak argitaratzen ditu operazio jakin batzuen inguruan, material erradioaktiboaren garraioa barne.

2005ean Bakearen Nobel Saria eman zioten Mohamed ElBaradei bere zuzendariarekin batera.

Gaur egun ere EANAren egoitza Vienan (Austria) dago, eta 144 herrialde dira bertako kide.

Kideak

aldatu

Vatikano Hiria eta Nazio Batuen Erakundeko herrialde asko EANAko kideak dira.

 
Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako kideak.

EANAko kideak ez diren herrialdeak:

EANAtik erretiratu diren herrialdeak:

Onarpen-dokumentuen berrespena jasotzeko dauden herrialdeak:

EANAren presidenteak historian zehar

aldatu
Herrialdea, izena Aldia
  AEB - W. Sterling Cole 19571961
  Suedia - Sigvard Eklund 19611981
  Suedia - Hans Blix 19811997
  Egipto - Mohamed ElBaradei 1997 - Gaur egun

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Ingurumena Hiztegi Entziklopedikoa] [2009]

Kanpo estekak

aldatu