(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Erlojupeko - Wikipedia, entziklopedia askea.

Erlojupekoa errepideko txirrindularitzako hirugarren lasterketa familia da (besteak, klasikoak eta etapatako lasterketak dira). 1990eko hamarkadaren erdialdetik aurrera Txirrindularitzako Munduko Txapelketa bat dago txirrindularientzako espezialitate honetan. Etapatako probetan, beti egoten da probaren bat erlojupekoa, beti bere iraupenaren arabera. Klasiketan eta etapatako lerroko lasterketetan ez bezala, erlojupekoetan, txirrindulari bakoitza bakarrik joaten da, bere taldekideen laguntzarik gabe, eta txirrindularien arteko irteera tartea minutu bat, bi, edo hirukoa izaten da, ibili beharreko distantziaren arabera.

Ivan Basso txirrindularia 2005eko Frantziako Tourreko hogeigarren etapako erlojupekoan.

1960ko eta 1970eko hamarkadetan, bazegoen erlojupeko modalitate bat, non, txirrindularia moto baten atzetik joaten zen, zeinak biziki murrizten zuen airearen erresistentzia, eta, beraz, txirrindularia arinago joan zitekeen.

Erlojupeko proben beste aldaera bat, taldekakoa da. Talde bakoitza, baturik doa, eta irteera tartea aurretik zehazten da. Erreferentzia bezala hartzen den denbora, ohi, bosgarren sartzen denarena da. Itzuli handi batek, batzuetan, mota honetako erlojupeko bat izaten du. Munduko Txapelketa eta etapatako lasterketak alde batera utziz gero, erlojupeko probarik ezagunena, Nazioen Sari Nagusia da. Jacques Anquetil, 9 garaipenekin, proba honetan garaipen gehien lortu dituen txirrindularia da. Bigarrena, 5 garaipenekin, Bernard Hinault "Kaimana" dago.

Gainera, badago beste modalitate bat, ez hain ohikoa, bikotekako erlojupekoa dena. Probarik azpimarragarriena, desagertu zen arte, Eddy Merckx Sari Nagusia izan zen.

Txirrindulari hoberenek, mutil zein nesketan, batzuetan, Orduaren errekorra lortu nahi izaten dute, belodromoetan egiten den proba.

1990eko hamarkadan, erlojupekoak izan dira aurrerapen teknologikoen onura gehien jaso dituzten probak, bereziki diseinaturiko elementuak sartuz, (eskutokiak, gurpilak, etab...), edo bizikleten aldaketetan, honela, postura aerodinamikoagoak ahalbidetuz.

Kanpo estekak

aldatu