(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Felipe Garín - Wikipedia, entziklopedia askea.

Felipe Garín Ortiz de Taranco (Valentzia, Espainia, 1908ko otsailaren 14a - Valentzia, Espainia, 2005eko ekainaren 7a) artista izan zen.

Felipe Garín

Reial Acadèmia de Belles Arts de Sant Carles de València (en) Itzuli lehendakari


katedradun

Bizitza
JaiotzaValentzia1908ko otsailaren 14a
Herrialdea Espainia
HeriotzaValentzia2005eko ekainaren 7a (97 urte)
Hobiratze lekuaValentziako hilerri nagusia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakarte-historialaria eta historialaria
Enplegatzailea(k)Valentziako Unibertsitatea
KidetzaRoyal Academy of Valencian Culture (en) Itzuli

Find a Grave: 215957094 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Zuzenbide, filosofia eta letretako ikasketak egin zituen Madrilgo Unibertsitatean. Espainiako Gerra Zibila bukatu zenean, Valentziako Arte Ederretako Eskolako artearen historia eta teoriako katedradun izendatu zuten, eta han lan egin zuen 1968. urte arte, zuzendari gisa 1951tik aurrera. La Lagunako Unibertsitateko artearen historiako katedra lortu zuen oposizioz, eta gero, meritu-lehiaketaz, Valentziakora igaro zen.

San Karlosko Arte Ederretako Errege Akademiaren lehendakari izendatu zuten 1974. urtean, eta Archivo del Arte Valenciano aldizkariaren zuzendaria izan zen.

Beste erakunde askotako kide izan zen eta sari ugari irabazi zituen.

1998an, Arte Ederretako Asturiasko Printzea sarian finalista izan zen.

Lan nagusiak

aldatu
  • Aspectos de la arquitectura gótica valenciana (Valentziako arkitektura gotikoaren zenbait alderdi)
  • Loa y elegía de Polomino en su decoración de los santos Juanes de Valencia (Valentziako Joan santuen dekoratzaile Polominoren goraipamena eta elegia)
  • Pintores del mar (Itsas pintoreak)
  • El libro de horas del conde-duque de Olivares (Olivares konde-dukearen orduen liburua)
  • La visión de España de Sorolla (Espainaren ikuspegia Sorollaren arabera)

Erreferentziak

aldatu