Frederiko Augusto III.a Saxoniakoa
Frederiko Augusto III.a (alemanez: Friedrich August III.; Dresden, 1865eko maiatzaren 25a - Sibyllenort, 1932ko otsailaren 18a) Saxoniako azken erregea izan zen 1904tik 1918ra.
Jurgi Saxoniakoa eta Maria Ana Portugalgoaren semea izan zen. Luisa Austriakoa artxidukesarekin ezkondu zen 1891ean eta zazpi seme-alaba izan zituzten. 1904ko urriaren 15ean igo zen tronura, aita hil zitzaionean, eta 1918ko azaroaren 13an abdikatu zuen, Alemaniako Lehen Mundu Gerrako porrotaren ondoren.