(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Gendulain jauregia (Iruñea) - Wikipedia, entziklopedia askea.

Gendulain jauregia (Iruñea)

eraikin babestua Iruñean
Artikulu hau Iruñeko Alde Zaharreko jauregiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gendulain jauregia».

Gendulain jauregia Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen jauretxe bat da. Gaur egun, eraikinean Palacio Guendulain izeneko hotela dago.

Gendulain jauregia
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Nafar bidea Nafar bidea
Iruñeko Alde Zaharra
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′00″N 1°38′43″W / 42.81655°N 1.64529°W / 42.81655; -1.64529
Map
Arkitektura
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-198
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
198
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Iruñeko kultura ondasuna izendatua dago.

Kokalekua

aldatu

Alde Zaharrean dago, Zapateria kalearen 53. zenbakian, Kontseiluko plazan eta Neptunoren iturria aurrez-aurre duela..

Historia

aldatu

XVIII. mendearen erdialdean Granada Berriko erregeordea zen Sebastian Eslaba iruindar jauntxoak eraiki zuen.

Urte luzez Eslabatarren egoitza izan zen, eta 1845ean egun batzuz Elisabet II.a Espainiakoa erregina nerabeak bertan ostatu hartu zuen.

Eraikina

aldatu

Eraikinaren barnealdeko patioko lorategian antzinako zaldi-gurdiak erakusgai daude, tartean XVIII. menderen lehen laurdeneko zaldi-gurdi dotorea. Lorategiaren erdian Luis Paret margolariak diseinatutako iturri bat dago.

Ondarea

aldatu

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea