(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Georg Pencz - Wikipedia, entziklopedia askea.

Georg Pencz (Westheim, c. 1500Leipzig, 1550eko urriaren 11) alemaniar grabatzaile, margolari eta imprimatzailea izan zen.

Georg Pencz

Bizitza
JaiotzaNurenberg, 1500
Herrialdea Alemania
HeriotzaLeipzig eta Wrocław1550eko urriaren 11 (49/50 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, Irarlea, artista grafikoa, copper engraver (en) Itzuli, marrazkilaria eta artista bisuala
Lantokia(k)Nurenberg
Lan nabarmenak
Genero artistikoaerretratua

1523an Nurenbergera bidaiatu zuen eta Albrecht Dürerren tailerrean sartu zen lanean. Italia ere bisitatu zuen eta Veneziako artearen eragina jaso zuen. 1525ean Barthel Beham eta Hans Sebald Beham anaiekin batera espetxeratu zuten Thomas Müntzerren doktrinak zabaltzeagatik eta bataioan, Kristorengan eta transubstantziazioan ez sinesteagatik. Handik gutxira askatu zituzten eta Maisu Txikiak taldeko kide izan ziren.

Nurenbergen, familia aberatsen etxeetako sabaietan trompe-l'oeilak margotu zituen.

1538 inguruan Erroma bisitatu zuen lehen aldiz eta 1540an Nurenbergera itzuli zen. Bertan hiriko margolari izendatu zuten eta arrakasta handia izan zuen erretratuak margotzen.

1550ean Alberto, Prusiako dukeak Gorteko margolari izendatu zuen, baina Pencz Leipzigen hil zen gortera iritsi aurretik.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu