Gnumeric
Gnumeric kalkulu-orriak eskaintzen dituen programa bat da, GNOME software librearen mahaigaineko proiektuetako bat da. Gnumeric 1.0 bertsioa 2001eko abenduaren 31n argitaratu zen. Gnumeric software librea bezala banatzen da GNU GPL lizentziapean; Microsoft Excel bezalako kalkulu-orri jabedunak ordezkatzeko asmoa egon da hasiera-hasieratik, OpenOffice eta LibreOffice bulegoko paketeetako kalkulu-orriekin bezala. Gnumeric Miguel de Icazak sortu eta garatu zuen, baina gero sortzaile nagusia beste proiektu batzuetara joan da. Proiektuaren arduradun nagusia, 2002. urtetik aurrera, Jody Goldberg izan da.
Ezaugarriak
aldatuGnumeric-ek datuak hainbat fitxategi formatutan inportatu eta esportatzeko gaitasuna du: CSV, Microsoft Excel (.xls, .xlsx
), Microsoft Works-eko kalkulu orriak (.wks
), HTML, LaTeX, Lotus 1-2-3, OpenDocument eta Quattro Pro ; bertako formatua Gnumeric file formatua ( .gnm
edo .gnumeric
) da, gzip- ekin konprimitutako XML fitxategia. Microsoft Excel-en kalkulu-funtzio guztiak biltzen ditu eta Gnumeric-en propio diren beste hainbat funtzio.
Gnumeric-ek beste kalkulu-orri batzuetatik bestelako den grafikoak sortzeko eta editatzeko interfazea du. Grafikoak editatzeko, Gnumeric-ek leihoa bistaratzen du eta grafikoko elementu guztiak zerrendatzen dira. Beste Kalkulu-orriko programa batzuek normalean erabiltzaileak grafikoko elementu jakin batzuk hautatu behar ditu editatu ahal izateko.