(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Gulag - Wikipedia, entziklopedia askea.

Gulag (errusieraz: ГУЛагtranslit.: GULag, ɡʊˈlak ahoskatua)[1] edo GULAG (errusieraz: ГУЛАГ; Glavnoe upravlenie lagerei, errusieraz: Главное управление лагерей, "Lan esparruen erakunde orokorra"ren akronimoa) aurkari politikoak eta gaizkileak behartutako lanak egitera behartzen zituen Sobietar Batasuneko zigor sistema izan zen.

Gulagen kokapena, 1923 - 1961

Nahiz eta gulaga mota guztietako gaizkileak zigortzeko erabili zen, historikoki Sobietar Batasuneko etsai politikoak zigortzeko eta batez ere Stalinen aurkari politikoak zigortzeko erabilitako errepresio sistema moduan eman da ezagutzera.

Historia

aldatu

Gulagak 1929ko dekretu baten bidez ezarri ziren eta 1930eko hamarkadan ondorengo urteetan baino erabilpen mugatuagoa izan zuten. 1931 eta 1932 bitartean 200.000 ziren behartutako lana gulagetan egiten zuten pertsonak. 1935ean 800.000 pertsona zeuden eta 1939an kopuru hori milioi erdira igo zen.

1940ko hamarkadaren amaieran, mundu gerraren ondoren, Stalinek gulagen errepresioa areagotu eta bi milioi pertsona baino gehiago bizi izan ziren Errusia osoan zehar banatutako kolonietan. Gobernuaren datu ofizialen arabera, 1930 eta 1956 bitartean 1.606.148 pertsona hil ziren, gulag eta kolonietan.

Erreferentziak

aldatu
  1. Gulag: A History. Doubleday, 50 or..

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Sobietar Batasuneko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.