Hans Kelsen
Hans Kelsen (Praga, 1881eko urriaren 11 – Berkeley, Kalifornia, 1973ko apirilaren 19a) austriar legegizon, zuzenbidearen filosofo eta politikaren filosofoa izan zen.
1920ko Austriako Konstituzioaren egilea izan zen. Jatorriz judua, 1929an ihes egin zuen Austriatik Alemaniara, 1933an Genevara eta 1940an Estatu Batuetara. Vienan Sigmund Freud eta bere ingurua ezagutu zituen, eta soziologiaz eta psikologia sozialaz idatzi zuen.
1940ko hamarkadan jada ospetsua zen Estatu Batuetan, demokrazia defendatzeagatik eta Zuzenbidearen teoria hutsagatik. Haren eragina filosofia politikora eta teoria sozialera hedatu zen. Baita filosofiari, lege zientziari, soziologiari, demokraziaren teoriari eta nazioarteko harremanei ere.
Bere lanak aldekoak eta aurkakoak izaten jarraitzen du.
Lanak
aldatu- Das Problem der Souveränität und die Theorie des Völkerrechts (1920).
- Reine Rechtslehre, Vienna 1934.
- Law and Peace in International Relations, Cambridge (Mass.) 1942, Union (N.J.) 1997.
- Society and Nature. 1943, The Lawbook Exchange, Ltd. 2009 ISBN 1584779861
- Peace Through Law, Chapel Hill 1944, Union (N.J.) 2000.
- The Political Theory of Bolshevism: A Critical Analysis, University of California Press 1948, The Lawbook Exchange, Ltd. 2011.
- The Law of the United Nations, 1950.
- Reine Rechtslehre, 1960.
- Pure Theory of Law, 1960.
- General Theory of Law and State, 1945, New York 1961, Clark (N.J.) 2007.
- What is Justice?, Berkeley 1957.
- 'The Function of a Constitution, 1964.
- Essays in Legal and Moral Philosophy (Weinberger sel., Heath trans.), Dordrecht 1973.
- Allgemeine Theorie der Normen, 1979.
- Die Rolle des Neukantianismus in der Reinen Rechtslehre: eine Debatte zwischen Sander und Kelsen.
- General Theory of Norms, 1979.
- Secular Religion: a Polemic against the Misinterpretation of Modern Social Philosophy, Science, and Politics as "New Religions".