Hunain Ibn Ishaq
Hunain Ibn Ishaq[1] (asirieraz: ܚܢܝܢ ܒܪ ܐܝܣܚܩ, arabieraz: أبو زيد حنين بن إسحاق العبادي; ’Abū Zayd Ḥunayn ibn ’Isḥāq al-‘Ibādī; Al-Hirah, 809 – Bagdad, 873) arabiar sendagile eta alkimista izan zen.
Hunain Ibn Ishaq | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Al-Hira, 809 |
Herrialdea | Abbastar Kaliferria |
Heriotza | Bagdad, 873 (64/65 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | arabiera Asiriera persiera antzinako greziera |
Irakaslea(k) | Masawaiyh (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, itzultzailea, filosofoa, zientzialaria eta historialaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Nestorianismoa |
Bizitza
aldatuKristau nestoriarra zen. Bagdaden egin zituen medikuntza-ikasketak. Al-Mutawakkil kalifak bere fisikari izendatu zuen. Palestinan, Egipton eta Sirian ibili zen antzinako grekoen eskuizkribuen bila, eta Bagdadeko itzultzaile-eskolan, berak eta bere ikasleek haietako asko arabierara itzuli zituzten. Medikuntzari dagokionez, eragin handia izan zuen grekotik egin zituen itzulpenen bidez, Galeno, Hipokrates, Aristoteles eta beste askoren obrak itzuli baitzituen; Galenoren zenbait obra bere itzulpenen bidez baizik ez dira ezagutzen, jatorrizko testuak galdurik baitaude. Betiere kontu handiz bildu eta jaso zituen kimikan egin zituen esperimentu guztien albisteak eta oharrak.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 13 or..
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |