Jagten
Jagten (euskaraz: «Ehiza») 2012ko Thomas Vinterberg daniar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoilariak zuzendu, ekoitzi eta idatzitako drama film bat da. Mads Mikkelsen, Alexandra Rapaport, Thomas Bo Larsen eta Annika Wedderkopp aktoreek antzeztu zuten.
2012ko Torontoko Zinemaldian estreinatu eta 2012ko Cannesko Zinemaldian lehiatu zen, Gizonezko Aktore Onenaren Saria irabaziz (Mikkelsen).
Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Sariaren izendapena ere jaso zuen.
Argumentua
aldatuDanimarka, Lucas (Mads Mikkelsen) denak elkarren artean ezagutzen diren herri txiki bateko maisua da. Bere emazteak utzi berri du, bien semea ere berarekin batera eramanez, eta Lucasek ez daki zergatia. Egunero bere lagunik onena den Theoren (Thomas Bo Larsen) alaba basoan barna bere lantokia den haurtzaindegira eraman ohi du. Egun batez, Klara Annika Wedderkopp izeneko neskato horrek, hartaz sexualki abusatu izana egotziko dio.
Filmak salaketa horrek Lucas, Klara eta Klararen aitarengan duen eragina eta herritarren erreakzioa erakusten du. Film guztia gidatzen duen galdera haur abusu sexual batean aurrean zer egiten den da.
Aktoreak
aldatu- Mads Mikkelsen: Lucas
- Alexandra Rapaport: Nadja, Lucasen neskalaguna
- Thomas Bo Larsen: Theo, Lucasen lagunik onena
- Susse Wold: Grethe
- Lars Ranthe: Bruun, Lucasen anaia
- Anne Louise Hassing: Agnes, Theoren emaztea
- Bjarne Henriksen: Ole
- Annika Wedderkopp: Klara, Theoren alaba
- Lasse Fogelstrøm: Marcus, Lucasen semea
- Ole Dupont: Lurjabea / Abokatua
Kanpo estekak
aldatu- Jagten filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Danieraz) (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)