Juan Mari Atutxa
Juan Mari Atutxa Mendiola (Areatza, 1941eko maiatzaren 18a - ) politikari bizkaitarra da.
Eusko Alderdi Jeltzalean ibilbide osoa egin du.
Hastapenak
aldatuEAJko kidea gaztetatik, Bizkaiko Batzar Nagusietan ibili zen 1983tik 1991ra, nekazaritzaren sailean ardura hartuz tarteaz. Halaber, Lemoako udaletxean alkateordea izan zen 1987tik 1991 arte.
Sailburua
aldatuEusko Jaurlaritzaren Barne Sailean kargurik gorena hartu zuen 1991tik 1998 arte, Ertzaintza garapen garai funtsezkoan zela. Urte horiek ika-mika gogorrak ekarri zizkion orduko Ezker Abertzalearekin, baina latzena ETAren mehatxuak jasatea izan zen.
Legebiltzarrean
aldatuHorren ostean, Eusko Legebiltzarrean presidente izendatu zuten (1998-2005). Kargu horretan, azken urteetan Espainiako eskuin-muturraren inguruko talde batek jomugan ipini zuen, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbaorekin batera, Alderdien Legea delakoa aplikatzeari uko egin ondoren. Horren ondorioz, geroago inputatua eta kondenatua izan zen Atutxa doktrina izenaz ezagutu zen prozesua erabilita. Handik urte batzuetara, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainia zigortu zuen. Atutxari, Knörri eta Bilbaori «epaiketa bidezkorako eskubidea» urratu zietela esan zuen.[1]
Erretiroa
aldatuPolitika utzita, gaur egun Sabino Arana Fundazioaren presidentea da.
Toki izenak
aldatuLemoako (Bizkaia) Udalak Juan Mari Atutxa sailburu izandako garaia kale baten izenarekin gogoratzen du.
Kanpo loturak
aldatu- (Gaztelaniaz) Sabino Arana Fundazioa
Aurrekoa Juan Lasa |
Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailburua 1991-1998 |
Ondorengoa Javier Balza |