(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Kampala - Wikipedia, entziklopedia askea.

Kampala[1] Afrikako ekialdeko hiria da, Ugandako hiriburua eta hiri nagusia. 1.659.600 biztanle zituen 2011n.[2]

Kampala
hiria
Administrazioa
Herrialdea Uganda
BarrutiaKampala
AlkateaErias Lukwago (en) Itzuli
Izen ofizialaKampala
Geografia
Koordenatuak0°18′49″N 32°34′52″E / 0.3136°N 32.5811°E / 0.3136; 32.5811
Map
Azalera189 km²
Altuera1.190
MugakideakErdialdekoa (Uganda)
Demografia
Biztanleria1.680.600 (2019)
173.520 (2014)
Dentsitatea0 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakKigali
http://www.kcc.go.ug/

Geografia

aldatu

Itsas-mailatik 1.189 metrotan kokatuta, Ugandako erdialdean dago, Victoria aintziraren ertzean. Beste hiri historiko bezala, kampalarrek hiria zazpi muinotan eraikia izan zela diote, nahiz eta hori guztiz fidagarria ez izan. Zazpi muinoak hauek dira: Kasubi, Mengo, Kibuli, Namirembe, Rubaga, Nsambya eta hiriari bere izena eman ziona, Kampala.

Hiriak klima ekuatoriala du, Af, Köppen sailkapenaren arabera.[3]


      Datu klimatikoak ()      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 33 36 33 33 29 29 29 29 31 32 32 32 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 28.6 29.3 28.7 27.7 27.3 27.1 26.9 27.2 27.9 27.7 27.4 27.9 27.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 23.2 23.7 23.4 22.9 22.6 22.4 22.0 22.2 22.6 22.6 22.5 22.7 22.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 17.7 18.0 18.1 18.0 17.9 17.6 17.1 17.1 17.2 17.4 17.5 17.5 17.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 12 14 13 14 15 12 12 12 13 13 14 12 '
Euria (mm) 68.4 63.0 131.5 169.3 117.5 69.2 63.1 95.7 108.4 138.0 148.7 91.5 1264.3
Euri egunak (≥ 1.0 mm) 4.8 5.1 9.5 12.2 10.9 6.3 4.7 6.7 8.6 9.1 8.4 7.4 93.7
Eguzki orduak 155 170 155 120 124 180 186 155 150 155 150 124 1824
Hezetasuna (%) 66 68.5 73 78.5 80.5 78.5 77.5 77.5 75.5 73.5 73 71.5 74.5
Iturria (1): World Meteorological Organization,[4]
Iturria (2): BBC Weather[5]

Historia

aldatu
  • 1890ean British East Africa Company izeneko konpainiak sortu zuen hiria.
  • 1922an Makerere University, herrialdeko unibertsitaterik handiena, fundatu zuten.
  • 1962an Kampala hiriburu bihurtu zen, Entebbe ordezkatuz.
  • 1963an hiriko unibertsitateak University of East Africa izena hartu zuen.

Auzoak

aldatu

Hiria bost auzotan banaturik dago:

  • Kawempe, iparraldean
  • Rubaga, ekialdean
  • Centre, erdialdean
  • Makindye, hegoaldean
  • Nakawa, mendebaldean

Demografia

aldatu

2002ko erroldaren arabera hiriak 1.189.142 biztanle zituen. Ugandako Estatistika Elkarteak (UBOS) 2008an 1.420.200 zirela zenbatetsi zuen. 2011n, UBOSek 1.659.600 zirela esan zuen.[2]

Kampalar gehienak (%65) anglikanoak dira, eta musulmanak %10 dira.[6] Besteak kristautasunaren beste adarretakoak edo animistak dira.

Bertako osasun ministerioaren arabera, hiriak dauka HIESaren infekzio tasarik altuena Ugandan, altuenetarikoa Afrika osoan eta beraz munduan: 2004-2005eko azterketan, helduen %9,2 kutsatuta zegoen, eta prostituten artean %47a.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu