Kelly Slater
Robert Kelly Slater (Cocoa Beach, Florida, 1972ko otsailaren 11) estatubatuar surflari bat da. ASPko Munduko Surf Txapelketa hamaika aldiz irabazia du, hortaz txapelketa hori aldi gehienetan irabazi duen surflaria da, gainera txapelketa hori irabazi duen pertsonarik gazteena (20 urte) eta zaharrena izan delarik (39 urte).
Kelly Slater | |
---|---|
Datu pertsonalak | |
Jaiotza | Kelly Slater 1972ko otsailaren 11 (52 urte) Cocoa Beach, Florida AEB |
Altuera | 1,75 metro |
Pisua | 73 kg |
Ibilbidea | |
Profesional urteak | 1990-egun |
Azken txapelketan sailkapena | 1.a 2013an |
Sponsorrak | Boost mobile, CI Surfboards, Purps, GoPro |
Lorpen garrantzitsuenak | 11 aldiz Munduko txapeldun ASP World Tourrean |
Ezaugarri teknikoak | |
Taulan posizioa | Normala (ezkerra aurrean) |
Biografia
aldatuKelly Slater surfista guztien erreferentzia bihurtu zen XX. mendearen amaieran eta XXI. hasieran. Maniobra berri ugari atera zituen, ondoren gainerako surflariek kopiatu zituztenak. Surf txapelketetatan garaipen ugari lortu zituenean atsedenaldi luzeak hartu zituen surf librean aritzeko.
Bestelako jarduera batzutan ere aritu izan zen. 1990. hamarkadaren hasieran Baywatch telesail ezaguneko zortzi ataletan agertu zen aktore lanetan[1], bai eta The Girls Next Door realityko atal batean ere. Surfaren inguruko film ugaritan aipatzen da eta haren irudiak ere ikusten dira. Hamarkadaren amaieran Rob Machado eta Peter King lagunekin The Surfers musika taldea sortu zuen eta 1998an Songs from Pipe diskoa argitaratu zuten. Pipe Hawaiiko Pipeline hondartza ezaguna da, Slaterrek hainbat urtetan bertan jokaturiko surf txapelketa irabazi zuen. Taldearekin Australian kontzertu bira egin zuten eta Sydney Opera Housen eta Australiako Parlamentuan ere jo zuten.
Bi liburu autbiografiko ere argitaratu ditu, Pipe Dreams: A Surfer's Journey (2003) eta Kelly Slater: For the Love (2008).
Suizidioaren prebentziorako fundazio bat sortu du eta bera da bozeramaile nagusia. Sarritan egin ditu surf erakustaldiak suizidioaz kontzientziatzeko ekitaldietan.
Palmaresa
aldatu- Munduko txapelketak (11): 1992, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 2005, 2006, 2008, 2010, 2011
Urtea | Garaipenak | Txapelketak |
---|---|---|
1990 | 1 | Body Glove Surfbout (Trestles, Kalifornia, AEB) |
1992 | 2 | Marui Masters (Pipeline, Hawaii) Rip Curl Pro Landes (Hossegor, Frantzia) |
1993 | 1 | Marui Pro (Herbara Beach, Japonia) |
1994 | 6 | Chiemsee Pipe Masters (Pipeline, Hawaii) Gotcha Lacanau Pro (Lacanau Beach, Frantzia) Rip Curl Pro (Bell’s Beach, Victoria, Australia) Bud Surf Tour Seaside Reef (WQS- AEB) Bud Surf Tour Huntington (WQS- AEB) Sud Ouest Trophee (Specialty- Frantzia) |
1995 | 3 | Chiemsee Pipe Masters (Pipeline, Hawaii) Quiksilver Pro (Bali, Indonesia) Triple Crown of Surfing (Specialty- Hawaii) |
1996 | 9 | Chiemsee Pipe Masters (Pipeline, Hawaii) Quiksilver Surf Masters (Miarritze, Euskal Herria)[2] Rip Curl Pro Landes (Hossegor, Frantzia) US Open (Huntington Beach, Kalifornia, AEB) CSI/Billabong Pro (Jeffrey’s Bay, Hegoafrika) Rip Curl Pro (St. Leu, Réunion, Frantzia) Coke Classic (Mobile, NSW, Australia) Sud Ouest Trophee (Specialty- Frantzia) Da Hui Backdoor Shootout (Specialty- Hawaii) |
1997 | 7 | Rio Surf Pro (Barra Beach, Brasil) Marui Pro (Torami Beach, Chiba, Japonia) Tokushima Pro (Tokushima, Japonia) Billabong Pro Kirra (Gold Coast, Australia) Coke Classic (Mobile, NSW, Australia) Grand Slam (Specialty- Australia) Typhoon Lagoon Surf Challenge (Specialty, AEB) |
1998 | 2 | Billabong Pro Kirra (Gold Coast, Australia) Triple Crown of Surfing (Specialty- Hawaii) |
1999 | 1 | Mountain Dew Pipe Masters (Pipeline, Hawaii) |
2000 | 1 | Gotcha Pro Tahiti (Teahupoo, Taiarapu, Tahiti) |
2002 | 1 | Quiksilver in Memory of Eddie Aikau (Specialty- Hawaii) |
2003 | 5 | X-Games SRF The Game, Santa Catarina Pro (Florianopolis, Brasil) Billabong Pro (Mundaka, Euskal Herria)[3] Billabong Pro (Jeffreys Bay, Hegoafrika) Billabong Pro Tahiti (Teahupoo, Taiarapu, Tahiti) |
2005 | 4 | Billabong Pro Tahiti (Teahupoo, Taiarapu, Tahiti) Globe WCT (Tavarua/Namotu, Fiji) Billabong Pro (Jeffreys Bay, Hegoafrika) Boost Mobile Pro (Trestles, Kalifornia, AEB) |
2006 | 1 | Quiksilver Pro (Gold Coast, Australia) Rip Curl Pro (Bells Beach, Australia) |
2007 | 1 | Boost Mobile Pro (Trestles, Kalifornia, AEB) |
2008 | 6 | Billabong Pipe Masters (Pipeline, Hawaii) Boost Mobile Pro (Trestles, Kalifornia, AEB) Billabong Pro (Jeffreys Bay, Hegoafrika) Globe WCT (Tavarua/Namotu, Fiji) Rip Curl Pro (Bells Beach, Australia) Quiksilver Pro (Gold Coast, Australia) |
2009 | 1 | Hang Loose Santa Catarina Pro (Santa Catarina, Brasil) |
2010 | 4 | Rip Curl Pro Search 2010 ( Puerto Rico) Rip Curl Pro (Peniche, Portugal) Hurley Pro (Trestles, Kalifornia, AEB) Rip Curl Pro (Bells Beach, Australia) |
2011 | 4 | Hurley Pro Trestles (Trestles, Kalifornia, AEB) Billabong Pro (Teahupoo, Tahiti) Quiksilver Pro (Gold Coast, Australia) Nike US Open of Surfing (Huntington Beach, Kalifornia, AEB) |
2012 | 3 | Quiksilver Pro France (Hossegor, Frantzia) Hurley Pro Trestles (Trestles, Kalifornia, AEB) Volcom Fiji Pro ( Fiji) |
2013 | 3 | Quiksilver Pro (Gold Coast, Australia) Globe WCT (Tavarua/Namotu, Fiji) Billabong Pro (Teahupoo, Tahiti) |
2014 | 1 | Volcom Pipe Pro (Pipeline, Hawaii) |
2016 | 1 | Billabong Pro (Teahupoo, Tahiti) |
2019 | 1 | Triple Crown of Surfing (Specialty- Hawaii) |
Iruditegia
aldatu-
Kelly Slater 2006an.
-
Kelly Slater 2006an.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Kelly Slater» Baywatch (Noiz kontsultatua: 2021-10-11).
- ↑ «1996 Quiksilver Surf Masters Biarritz | Surfing Images from Peter 'Joli' Wilson» joli.photoshelter.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «TBT: Así fue el Billabong Pro Mundaka del 2006» AS.com 2020-04-30 (Noiz kontsultatua: 2021-10-11).
Kanpo estekak
aldatu- Kelly Slater surflariaren webgunea (Ingelesez)