Kojak
Kojak AEBetako detektibe telesail bat da. Abby Mann ekoizleak sortu zuen. 1973ko urriaren 24tik 1978ko martxoaren 18raino CBS katean aireratu zen. Telly Savalas, Dan Frazer, Kevin Dobson, George Savalas, Mark Russell, Vince Conti eta Andre Braugher aktoreek antzeztu zuten.
Kojakek lehenbiziko ataletan asko erretzen zuenez eta garaiko AEBetako gizartean tabakoaren aurkako joera indartuz zihoanez, telesaileko gidoigileek protagonista maiz piruleta edo txupatxusak janez jarri zuten, ondorioz Txileko Calaf gozogintzak telesailaren ospeaz baliatuz protagonistaren aurpegiaren irudia zeraman eta Goyak izeneko txupatxusak merkaturatu zituen. Espainiar estatuan Chupa Chups gozogintza enpresak Kojak izenez merkaturatu zituen. Bestalde, protagonistak sarri aipatzen duen «Who loves ya, baby?» (‘Nork maite haun, polit hori?’) esaldia ere telesailaren ikur bilakatu zen.
Argumentua
aldatuTheo Kojak (Telly Savalas) New Yorkeko Manhattan auzoko greziar-estatubatuar polizi burusoil bat da, oso zuzena eta ustelkeriari muzin egiteaz gain, oso ortodoxoa ez den jokabidea du, kriminal bat atzemateko legedia bere azken mugetaraino eramateko joeraz. Buruargia, mingain zorrotza, eta batez ere umore ziniko-mingots bikaina eta estilo imitaezina ditu.
-
Kojak detektibea (Telly Savalas), 1973
-
Kojak detektibea (Telly Savalas), 1973
Aktoreak
aldatu- Telly Savalas: Theofilides "Theo" Kojak tenientea
- Dan Frazer: Francis "Frank" McNeil kapitaina, Kojaken nagusia
- Kevin Dobson: Robert "Bobby" Crocker detektibea
- George Savalas: Demosthenes "Curly" Stavros detektibea
- Mark Russell: Percy Saperstein detektibea
- Vince Conti: Lionel Rizzo detektibea
Kanpo estekak
aldatu- Kojak telesailaren sarrea eta doinua ikusgai eta entzungai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)