(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Lanbas - Wikipedia, entziklopedia askea.

Lanbasa edo zoru-garbigailua[1] zoruak garbitzeko erabiltzen den tresna da. Eskuz eragiteko makil luze eta hari- edo lits-sorta batez osaturik dago eta bustitakoan erratzaren antzera maneiatzen da.

Lanbasa mekanismo xukatzailea duen kubo batekin lotu ohi da. Lurzorua busti eta xukatu ondoren, garbitu beharreko gainazalaren kontra igurtzi. Maiz erabiltzen da isuritako likidoak garbitzeko ere.

Lanbasa, «material plastikozko ontzi batez osatutako osotasun bat, kubotik akoplatzen den material bereko xukadera batez eta lurzorua igurzten duen makila batez», 1964an asmatu zuen Espainian Manuel Jalón Corominasek (1925-2011)[2][3][4], eta gaur egungo itxura hartu arte hobetzen joan zen. Hala ere, 1496an antzeko tresna bat erabiltzen zen jada Ingalaterrako itsasontziak garbitzeko. 1837an mopa baten patentea jaso zuen Jacob Howe estatubatuar asmatzaileak[5].

Erreferentziak

aldatu
  1. Fundazioa, Elhuyar. «fregona» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
  2. (Gaztelaniaz) «Invencion de la Fregona, Manuel Jalon, Inventores Españoles. Inventos nacionales. Emilio Bellvis.» fregona.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
  3. (Gaztelaniaz) «Conflicto de la fregona: una sentencia ratifica que la inventó Manuel Jalón» Libertad Digital 2009-04-15 (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
  4. (Gaztelaniaz) expansion.com; expansion.com. (2013-08-16). «El inventor de la fregona gana una guerra judicial por su honor» Expansion (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
  5. Construction op mop-heads and the mode of securing them upon handles. 1837-06-15 (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.