(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Leandro Agirretxe - Wikipedia, entziklopedia askea.

Leandro Agirretxe

Irundar ospetsua

Leandro Agirretxe Pikabea (Irun, 1890eko azaroaren 5a - ib., 1980ko maiatzaren 26a) gipuzkoar futbolari eta medikua izan zen.

Leandro Agirretxe

Bizitza
JaiotzaIrun1890eko azaroaren 5a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaIrun1980ko maiatzaren 26a (89 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzirujaua, futbol arbitroa eta futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Q201067401909 / 1916
Irún Sporting Club1909 / 1909
Bartzelona Futbol Kluba1910 / 19101
Kataluniako futbol selekzioa1910 / 191240
RCD Espanyol1910 / 1910
 

Agirretxe ideologia karlistako familia aberats batean jaio zen. Irunen hazi eta batxilergoko ikasketak amaitzean, Bartzelonara joan zen bizitzera, eta medikuntzan lizentziatu zen. Ondoren, kirurgian doktoratu zen. Lizentziatu ondoren, Irunera itzuli zen, non, Gerra Zibilaren hasieratik, frontetik zetozen zaurituak artatu eta operatu zituen. Berrogeita hamar urtez Irungo Ospitalean lan egin zuen bertako zuzendari nagusi gisa, Udalaren inolako ordainsaririk jaso gabe. Gainera, Irungo bizilagunik ahulenak artatu zituen bizitza osoan zehar, modu altruistan. Irunen sortu zen lehen futbol taldean aritu zen, "Irun Football Club" taldean, eta gero "Sporting" taldean. Urte batzuk geroago Real Unioneko presidente izendatu zuten.


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.