(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Liudmila Txernykh - Wikipedia, entziklopedia askea.

Liudmila Txernykh

astronomo errusiarra
Liudmila Txernikh» orritik birbideratua)

Liudmila Ivanovna Txernykh (errusieraz: Людмила Ивановна Черных, ukraineraz: Людмила Іванівна Черних; Xuia, Ivanovo Oblasta, 1935eko ekainaren 13a2017ko uztailaren 28a) errusiar astronomoa izan zen.[1]

Liudmila Txernykh
Bizitza
JaiotzaXuia1935eko ekainaren 13a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Ukraina
 Errusia
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaErrusia2017ko uztailaren 28a (82 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Nikolai Txernykh
Hezkuntza
HeziketaIrkutsk State Pedagogical College (en) Itzuli 1959)
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakastronomoa
Lan nabarmenak

1959an Irkutskeko Estatu Unibertsitate Pedagogikoan graduatu zen. 1959 eta 1963 artean Irkutskeko Neurketa Fisiko-Tekniko eta Erradioteknikoen Ikerketa Institutuko "Denbora eta Maiztasun Laborategia"n lan egin zuen, non behaketa astrometrikoak egin zituen. 1964 eta 1998 artean, 1991an desagertu ondoren Errusiako Zientzien Akademia izena jaso zuen SESBeko Zientzien Akademiako Astronomia Teorikoko Institutuan lan egin zuen. 1998tik Ukrainako Krimeako Astrofisika Behatokian lan egin zuen.

Urte askoan zehar bere lankide eta ondoren senar izan zen Nikolai Txernykh astronomoarekin lan egin zuen, 2004an hil zena. Antonin Mrkosek 1979an aurkitu zuen 2325 Chernykh asteroidea bere omenez izendatua izan zen.

Aurkitutako asteroideak

aldatu

Bere karreran zehar, Liudmila Txernykhek 267 asteroide aurkitu zituen.

Erreferentziak

aldatu