(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Louis Jules Trochu - Wikipedia, entziklopedia askea.

Louis Jules Trochu (Le Palais, Belle-Île, 1815eko martxoaren 12a - Tours, 1896ko urriaren 7a) frantziar jenerala izan zen. Frantzia-Prusia Gerraren garaian, Parisko gobernadore izendatu zuten. Frantsesen errenditzeak eta 1870eko irailaren 4an iraultza hasi (Bigarren Inperioaren erorketa, Hirugarren Errepublika deialdia eta Defentsa Nazionaleko Gobernua eratzea) eta honek aukera eman zion Alemaniako gudarosteari hiriburu aldera jotzeko. Iraultza zela eta, presidente bilakatu zen. Paris erori baino lehen Joseph Vinoyri eman zion Parisko gobernua. Paris eta Versailles irailaren 18an eta 19an erori ziren. Ferrièresko elkarrizketak huts egin zuen, eta frantsesek adoretsu aurre egin zieten alemaniarrei Parisen eta inguruko probintzietan.

Louis Jules Trochu


Frantziako Errepublikako presidente

1870eko irailaren 4a - 1871ko urtarrilaren 22a
Napoleon III.a - Louis Adolphe Thiers
Frantziako gobernuburua

1870eko irailaren 4a - 1871ko otsailaren 18a
Charles Cousin-Montauban - Jules Dufaure
Military governor of Paris (en) Itzuli

1870eko abuztuaren 17a - 1871ko urtarrilaren 22a
Kontseilu Orokorreko kide



Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
JaiotzaLe Palais1815eko martxoaren 12a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaTours1896ko urriaren 7a (81 urte)
Hezkuntza
HeziketaÉcole Spéciale Militaire de Saint-Cyr (en) Itzuli
Royal Staff Corps Demonstration School (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ofizierra eta idazlea
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraFrantziako Indar Armatuak
Graduadibisio-jeneral
Parte hartutako gatazkakFrantzia-Prusia Gerra
Krimeako Gerra
Aljeriako frantziar konkista
Second Italian War of Independence (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Orléanism (en) Itzuli

1871ko urtarrilaren 28an, Defentsa Nazionaleko Gobernuak armistizioa izenpetu zuen. Parisko herritarrek, ordea, ez zuten onartu, eta errenditu izanak tirabira handiak sortu zituen gobernu ofizialaren (Biltzar Nazionala eta Thiers) eta indar iraultzaileen artean. 1871ko otsailaren 13an Trochuk dimititu eta Thiers presidente bilakatu zen. 1871ko martxoaren 18an gobernu iraultzailea eratu zuten: Parisko Komuna.

Trochu Biltzar Nazionalean sartu zen baina 1872an politika eta hurrengo urtean armada utzi zituen.