Marjane Satrapi
Marjane Satrapi, (persieraz: مرجان ساتراپی, Rasht, Iran, 1969ko azaroaren 22a - ) frantsesezko komikigile irandarra da. Haren lanik ezagunenak "Persepolis" izenburuko sortakoak dira, Iran autobiografia gisan deskribatzen dutenak. 2007an izen bereko filmerako gidoia idatzi zuen. Umeentzako hainbat liburu ere ilustratu ditu.
Biografia
aldatuSatrapi Teheranen hazi zen eta bertako Lycée Françaisean eskolaratua izan zen. Haren gurasoak iraultza islamistaren aurretik Irango mugimendu sozialista eta komunistetan ibiliak ziren. Satrapi umetan askatasun zibilen zapaltzeen hazkuntzaren eta politika islamistek eguneroko bizitzan zituzten ondorioen lekuko izan zen, Ruhollah Khomeini Shah-ren erorialdia eta Iran eta Iraken arteko gatazkaren lehenengo urteak barne.
1983an, 14 urterekin, Vienara bizitzera joan zen, gurasoek bidalita, erregimen islamikotik ihesi. "Persepolis" haren nobela grafikoaren arabera, han bizi izan zituen bere institutuko urteak, unibertsitate garaia Iranen eman baitzeun. 21 urterekin, Reza izeneko gizon batekin ezkondu eta hiru urte geroago banandu zen. Azken urteotan Parisen bizi da.
Satrapik Teherango Azad unibertsitateko arte ederren masterra egin zuen, Estrasburgora aldatu aurretik. Gaur egun, Parisen bizi da, ilustrazio eta haurrentzako liburuetako lanak egiten.
David B. komikigile frantziarra ezagutu ostean eta honen bultzadaz hasi zen komikigintzan: Satrapiren marrazkigintzak badu autore horren eragina ere. Horrela sortu zen "Persepolis", eta nobela grafiko autobiografiko honi esker Satrapik nazioarteko ospea lortu zuen eta kritikariek ere oso ondo hartu zuten. Komikiaren lehen atalak Satrapiren Irango haurtzaroa deskribatzen du eta bigarren atala Europan iragandako nerabezaroari buruzkoa da. Persepolisek Angoulême Coup de Coeur saria irabazi zuen 2001ean. Haren beste bi lan ere, "Broderies" (Bordatuak) eleberri grafikoa eta "Poulet aux prunes" (Oilaskoa aranpasekin) liburua, nominatuak izan ziren: azken horrek, gainera, 2004ko urteko saria irabazi zuen. The New York Times egunkariko editorialerako ere kolaborazioak egin ditu.
Persepolis izen bereko film animatu baterako gidoia idatzi zuen, 2007ko maiatzean Canneseko Zinemaldian estreinatu zena. Epaimahaiaren saria Carlos Reygadasen "Luz Silenciosa" (Argi isila)rekin banatu zuen. Satrapik eta Vincent Paronnaudek elkarrekin zuzendu eta idatzitako filmak frantsesez Chiara Mastroianni-ren , Catherine Deneuve-ren , Danielle Darrieux-en eta Simon Abkarian-en ahotsak ditu, besteak beste. Ingelesezko bertsioak, aldiz, Gena Rowlands, Sean Penn eta Iggy Popenak. 2007an Film animatu onenaren Oscar Sarirako izendatua izan zen. [8][9]
Azken urteotan komikigintzatik aldendu da, bereziki zineman aritzeko. Vincent Paronnaudekin elkarlanean sortutako lehen bi filmak bere komiki lanen egokitzapenak dira: 2007an, Persepolis animazio filma, 2007ko Canneseko jaialdian eta 2008ko Zesarretan saritua, eta 2011an Poulet aux prunes, kasu honetan aktoreekin filmatua. Komikiekin harremanik ez duten Satrapiren beste filmak The Voices (2014ko) Radioactive (2019) eta 2024 urtean estreinatzea aurreikusten den Paris Paradis dira.
2023 urtean Elkar eta Reservoir Books argitaletxeen arteko lankidetzari esker Persepolis euskaraz argitaratu zen. Irene Arrarats arduratu zen itzulpenaz.
Sariak
aldatu- 2024an Komunikazio eta giza zientzien Asturiasko Printzesa saria jaso zuen.[1]
Bibliografia
aldatu- "Persepolis 1", 2000
- "Persepolis 2", 2001
- "Sagesse et malices de la Perse avec Lila Ibrahim-Ouali et Bahman Namwar-Motlag", 2001
- "Les monstres n'aiment pas la lune", 2001
- "Ulysse au pays des fous avec Jean-Pierre Duffour", 2001
- "Persepolis 3", 2002
- "Adjar", 2002
- "Persepolis 4", 2003
- "Broderies", 2003
- "Poulet aux prunes", 2004
- "Le soupir", 2004
- "Persepolis Monovolume", 2007
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ IT, Desarrollado con webControl CMS por Intermark. «Marjane Satrapi - Premiados - Premios Princesa de Asturias» Fundación Princesa de Asturias (Noiz kontsultatua: 2024-05-22).
Bibliografia
aldatu- Marjane Satrapi albums Bedetheque
- Marjane Satrapi publications Pantheon Books
- Eye, No. 50, Vol. 13, John L. Waltersek zuzendua, Quantum Publishing, Winter 2003.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marjane Satrapi |
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Marjane Satrapi |
- (Frantsesez) Marjane Satrapiren webgune ez-ofiziala
- (Ingelesez) Persepoliseko ateratzeak
- (Gaztelaniaz) Persepolis filma