Mary Poppins
Mary Poppins 1964ko fantasiazko musikal film bat da, Robert Stevensonek zuzendua eta Walt Disneyek ekoitzia.
Istorioa izen berdineko Pamela Travers idazlearen liburuetatik dator. Filmaren abestiak Sherman anaiak egin zituzten. Walt Disney konpainiako film ospetsuenetariko bat da.
Mary Poppins Returns (2018) izeneko jarraipena izango du.
Sinopsia
aldatu1910. urtea. Londresen Banks etxetik azken haurtzaina joaten denean, Banks jaunak bere kontura hartzen du haurtzain berria kontratatzea. Hurrengo egunean, zerutik, haizeak ekarrita, Mary Poppins (Julie Andrews) agertzen da Gereziondo Kalearen 17an. Hasiera- hasieratik Jane eta Michael, Banks senar-emaztearen seme-alabak, Mary Poppins desberdina dela konturatzen dira.
Bere zorrotik denetatik ateratzen du, bere aterkiko loro itxurako eskulekuak hitz egiten du, gela konpontzen du bakarrik kristikin egiten edo marrazki batean sartzen dira azeria zaldi-maldiko zaldietan ehizatzeko. Baina umeak pozik egon arren, Banks jauna, bere semeen hezkuntzan parte hartu nahi du eta berak lan egiten duen banketxera eramaten ditu. Nahaste borraste bat antolatu eta gero, umeek ihes egiten dute eta teilatuetan bukatzen dute Mary Poppins eta Bert kedar garbitzailearekin.
Itzultzerakoan, Banks jauna lanetik botatzen dute, baina Mary Poppinsi esker, bere familia garrantzitsuena dela konturatzen da.
Mary Poppins, familiaren arazoak konponduta daudela ikusten duenean, bere zorroa egiten du, eta berak esaten duen bezala: beste ume batzuek ere nire laguntza behar dute.
Bere aterkia ireki eta etorri zen bezala joaten da.
Aktoreak
aldatu- Julie Andrews,- Mary Poppins
- Dick Van Dyke,- Bert
- David Tomlinson,- Banks Jauna
- Jane Darwell,- Usoei jaten ematen dien andrea