Matiko
Matiko Bilboko auzoa da. Bilboko Uribarriko barrutian kokatua, bigarren barrutian alegia. Auzoak 6.412 biztanle eta 0,26 kilometro karratuko azalera dauka (2006an Bilboko udalak emaniko datuen arabera). Matiko hiriko eta Bilboko itsasadarraren ekialdean kokaturik dago. Auzoak Castañosekin egiten du muga mendebaldean, eta Uribarrirekin ekialdean.[1]
Matiko | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Uribarri |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′09″N 2°55′24″W / 43.26917°N 2.92333°W |
Azalera | 0,26 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 5.261 (2023) |
Dentsitatea | 21.044 bizt/km² |
Auzoa EuskoTrenen Bilbo eta Lezamako trenbidearen geltoki bat dauka. Horrez gain, Bilbobusen 72. linea Matikora zabaldu zen 2006. urteko apirilean eta auzoa Bilbo erdigunearekin batzen du.
Garraio publikoa
aldatuAutobusa
aldatuLinea | Ibilbidea | Maiztasuna (min) |
---|---|---|
22 | Sarrikue - Atxuri | 15´ (12´ 12:30etatik 15:00etara) |
72 | Larraskitu - Castaños | 12´ |
Trena
aldatuMatiko auzoan Euskotrenen Txorierriko linearen izen bereko Matikoko geltokia eta Loruriko geltokia daude. Gaur egun Loruriko geltokia baino ez dago martxan, Matikokoa 2010ean itxi baitzen, Bilboko metroaren 3. linea eraikitzeko lanen ondorioz. Lanekin batera trenbidea lurperatu eta geltoki berria eraikitzen ari da, 2016ko abenduan irekiko dena. Auzoa Bilbo erdigunearen elkartzeaz gain, Bilboko aireportura helduko den trenbidearen geltoki-buru ere bihurtuko da.
Kale garrantzitsuenak
aldatu- Matiko kalea
Ikus, gainera
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
Kanpo estekak
aldatu
- ↑ Bilbao Kultura. (2015-02-02). Begoña Herri Garaia - Begoña, Un Pueblo de Altura. (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).