Nabarralde
Nabarralde Fundazioa, Nafarroako memoria kolektiboa berreskuratu eta ezagutaraztea helburu duen elkarte bat da. Izen berdineko aldizkaria ere argitaratzen du.
Nabarralde | |
---|---|
Nabarralderen logoa. | |
Sorrera | 2001eko urria |
Lekua | Bidankoze kalea, 3, Arrotxapea Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria |
Webgunea | Webgunea |
Egoitza Iruñeko Arrotxapea auzoan du.
Helburua
aldatuNabarralde Fundazioa, herri ekimenaren burujabetasunetik sortutako erakunde soziala da, euskaldunon nafartasunetik subjektu politiko garenaren kontzientzia aktibatzea helburu duena. Alor kulturalean jarduteko asmoa duen ekimena da. Subjektu egiten gaituen euskal identitatearen ikuskera guztiak kontutan izanik: bizitza interpretatzeko era, beharrei erantzutekoa eta erabaki egitura propio bidez geu izaten jarraitzea bermatzekoa. Hau da, osotasun horretatik subjektu euskaldun bizi eskarmentua dugun nafartasunetik garenaren kontzientzia pizteko moduan Transmisioa eta Proiekzioa lantzea. 2001eko urrian sortua, urteetara, fundazio egiturarekin eman zaio jarraipena.
Euskal Herria kontzeptu kulturala eta Nafarroa kontzeptu politikoa, txanpon berbera osatzen duten bi aurpegi diren ideian oinarrituz.
Oinarriak
aldatuNabarralde fundazioak bere garapena hiru gunetan ardazten du:
- Transmisio gunea, eremu akademikotik garena egin gaituen eskarmentua dugun jatorria, euskaldunon historia, ginena geuretik gogoan izanez, garena gogoko izatea, hau da kontzientzia aktibatzeko, izaten jarraitzeari gogotsu ekiteko. Garena izaten jarraitzeko beharrezko ur jarioak, ezinbestekoa bait du iturburura konektaturik egotea.
- Gune prospektiboa, etorkizunari aurrea hartzeko Gogoeta Laborategian sortzaile bidez etengabe ildo ideologikoa landuz, garapena modu eguneratuan bizi-indartzeko.
- Erabaki antolaketa gunea, erakundea osatzen duen talde sozialaren subjektu izaeratik, erabakia egituratu eta oinarrizko ikuskera eta jarduera irizpide jakinetan ehundu, garapena bere osotasunean bermatzeko. Hau da, Fundazioa zertarako, zer eta nola egiten dugun bere osotasunean etengabe bizi-indartzea.
Irizpideak
aldatuBere jardunerako ipar-oinarri eta estiloa, irizpide hauetan oinarritzen ditu:
- Etengabe bizi-indartuz argi dugun ipar-oinarri nagusia, nafartasunaren eskarmentutik, euskaldunon subiranotasuna berreskuratzea herri ekimenetik lantzea.
- Subjektu politiko izaera iparra eta euskalduntasuna lurraldetasunarekin oinarri bihurtzea: euskaldunak gara Nafarrak garelako.
- Euskaldun/nafar subjektu imajinario propioa zehaztasun zientifikoz transmitituz, herritarrengan eta nazioartean hedatzea.
- Herrigintzatik belaunaldiak ehunduz, genero gainetik, historialari, ikertzaile, ideia sortzaile eta sustatzaileen partaidetzan oinarritzea.
- Erakunde sozial eta politikoekin, bakoitza norbere independentziatik elkarkidetzan aritzea.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Nabarralderen webgunea