Nafarroako Gobernua
Nafarroako Gobernua edo Nafarroako Foru Aldundia Nafarroako Foru Komunitatearen edo Nafarroa Garaiaren gobernua antolatzen duen erakunde betearazlea da. 1982ko Nafarroako Foru Hobekuntza arautu ziren haren botereak.
Nafarroako Gobernua | |
---|---|
Chivite gobernua | |
Gobernua | |
Erakundea | Foru aldundi |
Lehendakaria | María Chivite |
Sorrera | 1982ko abuztuaren 16a |
Osaera | |
Kontseilariak | 13 |
Langileak | 24 480 (2018) |
Aurrekontua | 4 870 520 378 € (2021) |
Webgunea | |
www.nafarroa.eus | |
Hobekuntzak funtzio betearazlea, erregelamenduzkoa eta administratiboa esleitzen dizkio, bai eta Nafarroako foru-araubidearen osotasunaren defentsa bereziki zaintzea ere, eta Nafarroako Parlamentuari eman beharko dio gerta litekeen edozein kontraforuren berri.
Nafarroako Gobernuko lehendakaria ere lege horrek arautzen du, eta Nafarroako Parlamentuak lau urtean behin hautatu eta izendatzen du. Nafarroako Gorteetako kideak, berriz, Nafarroako herritarrek hautatzen dituzte lau urtean behin. Lehendakariak kargua utz dezake Parlamentuak zentsura-mozioa onartzen badu edo konfiantza ukatzen badio.
Ezaugarriak
aldatuNafarroako Foru Hobekuntzaren bidez botere betearazlea, legegilea eta administratzailea bereganatu zuen, eta Nafarroako foru erregimenaren defentsaren babesle bihurtu zuen. Nafarroako Parlamentuari edozein kontraforuren berri ematera behartuta dago.
Hobekuntzako IV. kapituluko 29. eta 30. artikuluetan Nafarroako Gobernuko lehendakariaren ardurak zehaztuta daude. Nafarroako Parlamentuak izendatzen du; lehendakariak izendatzen ditu Gobernuko gainerako kideak, eta eginkizunak haien artean banatzen. Nafarroako Gobernuko lehendakariak du Foru Erkidegoko ordezkaritza gorena. Parlamentuak zentsura mozioa onartu edota bere konfiantza ukatuz gero, kargutik kentzen du lehendakaria.
Gobernu osaketa
aldatuLehendakaria
aldatuGobernuaren burua lehendakaria da. Nafarroako Forua Hobezkuntzaren I. tituluko IV. kapituluan jasotzen dira haren eskuduntziak. Kapitulu horren 29. eta 30. artikuluetan, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria Nafarroa Garaiaren ordezkaritza gorena duen erakunde gisa definitzen da. Era berean, ikuspegi administratiboaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria hari dagokio Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta kontseilariak izendatzea eta kargutik kentzea, bai eta, hala badagokio, Nafarroako Parlamentua desegitea eta hauteskundeak deitzea ere.
Foru Hobekuntzaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak Nafarroako Parlamenturako hauteskundetan hautetsi izan behar du nahitaez.
Egun, Nafarroa Garaia nahiz Nafarroako Gobernuko lehendakaria Maria Chivite Navascues da.[1]
Lehendakari | Agintaldiaren hasiera | Agintaldiaren amaiera | Alderdia | Alderdiak gobernuan |
---|---|---|---|---|
Jaime Ignacio del Burgo Tajadura | 1979ko apirilaren 19a | 1984ko maiatzaren 15a | UCD | UCD • PSN • HB • Orhi Mendi |
Juan Manuel Arza Muñuzuri | UCD | UCD • PSN • HB • Orhi Mendi | ||
Gabriel Urralburu Tainta | 1984ko maiatzaren 15a | 1991ko urriaren 19a | PSN | PSN |
Juan Cruz Alli Aranguren | 1991ko urriaren 19a | 1995eko uztailaren 3a | UPN | UPN |
Javier Otano Cid | 1995eko uztailaren 3a | 1996ko ekainaren 19a | PSN | PSN • CDN • EA |
Miguel Sanz Sesma | 1996ko ekainaren 19a | 2011ko ekainaren 28a | UPN | UPN • CDN |
Yolanda Barcina Angulo | 2011ko ekainaren 28a | 2015eko uztailaren 22a | UPN | UPN • PSN |
Uxue Barkos Berruezo | 2015eko uztailaren 22a | 2019ko abuztuaren 6a | GBai | GBai • EH Bildu • Ahal Dugu • I-E |
Maria Chivite Navascues | 2019ko abuztuaren 6a | orain karguan | PSN | PSN • GBai • Ahal Dugu |
Lehendakariordeak
aldatuNafarroako Gobernuko lehendakariak izendatzen ditu Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak, eta gehienez 2 eta gutxienez 0 izango dira. Nafarroako Gobernuko kontseilariena baino maila handiagoko karguaz gain, baina Nafarroako Gobernuko lehendakariarena baino maila txikiagoko karguaz gain,lehendakariordeek ere kontseilaritza bat betetzen dute. Lehendakaria ez bezala, gobernuko lehendakariak berak izendatzen eta kargutik kentzen ditu, eta ez Nafarroako Parlamentuak.
Egun, Nafarroa Garaia nahiz Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariordea Javier Remirez Apestegia eta bigarren lehendakariordea Jose Mari Aierdi Fernandez de Barrena daude.[2][3]
Lehendakariordeak | Lehendakari | Agintaldiaren hasiera | Agintaldiaren amaiera | Alderdia |
---|---|---|---|---|
Jose Antonio Asiain Aiala | Gabriel Urralburu Tainta | 1984ko maiatzaren 15a | 1991ko urriaren 19a | PSN |
Miguel Sanz Sesma | Juan Cruz Alli Aranguren | 1991ko urriaren 19a | 1995eko uztailaren 3a | UPN |
Juan Cruz Alli Aranguren | Javier Otano Cid | 1995eko uztailaren 3a | 1996ko ekainaren 19a | CDN |
Rafael Gurrea Indurain | Miguel Sanz Sesma | 1996ko ekainaren 19a | 2003ko ekainaren 30a | UPN |
Francisco Iribarren Fentanes | 2003ko ekainaren 30a | 2007ko abuztuaren 14a | UPN | |
Roberto Jimenez Alli (1) | Yolanda Barcina Angulo | 2011ko ekainaren 28a | 2012ko ekainaren 22a | PSN |
Alvaro Miranda Simavilla (2) | 2011ko ekainaren 28a | 2012ko ekainaren 22a | PSN | |
Lourdes Goikoetxea Zubelzu (1) | 2012ko ekainaren 22a | 2015eko uztailaren 22a | UPN | |
Juan Sanchez Lakasia (2) | 2012ko ekainaren 22a | 2015eko uztailaren 22a | UPN | |
Manu Aierdi Olaizola (1) | Uxue Barkos Berruezo | 2015eko uztailaren 22a | 2019ko abuztuaren 6a | GBai |
Miguel Laparra Navarro (2) | 2015eko uztailaren 22a | 2019ko abuztuaren 6a | I-E | |
Javier Remirez Apestegia (1) | Maria Chivite Navascues | 2019ko abuztuaren 6a | orain karguan | PSN |
Jose Mari Aierdi Fernandez (2) | 2019ko abuztuaren 6a | orain karguan | GBai |
Kontseilaritzak
aldatuNafarroako Gobernuko kontseilariak Nafarroako Gobernuko lehendakariak izendatzen eta kargugabetzen ditu, eta Nafarroako Gobernuko kontseilaritza bakoitzaren ardurapean daude.
Gaur egungo gobernua 13 kontseilariek osatzen dute, hiru alderdiren artean banatuta: Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta Ahal Dugu.[4]
Titularra | Kontseilaritza | Alderdia |
---|---|---|
Javier Remirez Apestegia | Lehendakaritza, berdintasun, funtzio publiko eta barrua | PSN |
Jose Mari Aierdi Fernandez | Lurralde antolamendu, etxebizitza, paisaia eta proiektu estrategikoak | GBai |
Bernardo Ziriza Perez | Lurralde kohesioa | PSN |
Elma Saiz Delgado | Ekonomia eta Ogasuna | PSN |
Mikel Irujo Amezaga | Ekonomia eta enpresa garapena | GBai |
Eduardo Santos Itoiz | Migrazio politiketako eta Justizia | Ahal Dugu |
Carlos Gimeno Gurpegi | Hezkuntza | PSN |
Mari Carmen Maeztu Villafranca | Gizarte eskubideak | PSN |
Santos Indurain Orduna | Osasuna | PSN |
Ana Ollo Hualde | Herritar Harremanak | GBai |
Juan Cruz Cigudosa Garcia | Unibertsitate, berrikuntza eta eraldaketa digitala | PSN |
Itziar Gomez Lopez | Landa Garapeneko eta Ingurumena | GBai |
Rebeca Esnaola Bermejo | Kultura eta kirola | PSN |
Egungo gobernua
aldatuEgungo gobernuaren burua Maria Victoria Chivite Navascues da, Nafarroako Gobernuko lehendakari kargua betetzen duena. 2019ko maiatzaren 26ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen ondoren, haren alderdiak, Nafarroako Alderdi Sozialistak, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrarekin aliantza osatu zuen hiruko bat osatzeko (I-E kanpoan geratu zen). Euskal Herria Bilduren babesari esker, Chivite lehendakari izendatu zuten 2019ko abuztuaren 2an, XII.ko Nafarroako Gobernua ofizialki inauguratuz 2019ko abuztuaren 7an. 13 kontseilarik osatzen dute, eta horietatik 2 lehendakariordeak dira: Javier Remirez Apestegia eta Jose Mari Aierdi Fernandez de Barrena.
Titularra | Kontseilaritza | Alderdia |
---|---|---|
María Chivite | Nafarroako Gobernuko lehendakaria | PSN |
Javier Remírez | Lehen lehendakariordea | PSN |
Lehendakaritza, berdintasun, funtzio publiko eta barrua | ||
Jose Mari Aierdi | Bigarren lehendakariordea | GBai |
Lurralde antolamendu, etxebizitza, paisaia eta proiektu estrategikoak | ||
Bernardo Ziriza | Lurralde kohesioa | PSN |
Elma Saiz | Ekonomia eta Ogasuna | PSN |
Mikel Irujo | Ekonomia eta enpresa garapena | GBai |
Eduardo Santos | Migrazio politiketako eta Justizia | Ahal Dugu |
Carlos Gimeno | Hezkuntza | PSN |
Mari Carmen Maeztu | Gizarte eskubideak | PSN |
Santos Indurain | Osasuna | PSN |
Ana Ollo | Herritar Harremanak | GBai |
Juan Cruz Cigudosa | Unibertsitate, berrikuntza eta eraldaketa digitala | PSN |
Itziar Gómez | Landa Garapeneko eta Ingurumena | GBai |
Rebeca Esnaola | Kultura eta kirola | PSN |
Aurreko gobernuak
aldatuGobernua | Lehendakaria | Kontseilaritzak | Alderdiak | Hasiera | Amaiera |
---|---|---|---|---|---|
Burgo | Jaime del Burgo | 6 | UCD • PSN • HB • Orhi Mendi | 1979ko apirilaren 19a | 1980ko apirilaren 28a |
Juan Manuel Arza | 6 | 1980ko apirilaren 28a | 1984ko urtarrilaren 14a | ||
Jaime del Burgo | 6 | 1984ko urtarrilaren 14a | 1984ko maiatzaren 15a | ||
Urralburu I | Gabriel Urralburu | 9 | PSN | 1984ko maiatzaren 15a | 1987ko irailaren 30a |
Urralburu II | Gabriel Urralburu | 9 | PSN | 1987ko irailaren 30a | 1991ko urriaren 19a |
Alli | Juan Cruz Alli | 9 | UPN | 1991ko urriaren 19a | 1995eko uztailaren 3a |
Otano | Javier Otano | 8 | PSN • CDN • EA | 1995eko uztailaren 3a | 1996ko ekainaren 19a |
Sanz I | Miguel Sanz | 9 | UPN | 1996ko ekainaren 19a | 1999ko uztailaren 28a |
Sanz II | Miguel Sanz | 9 | UPN | 1999ko uztailaren 28a | 2003ko ekainaren 30a |
Sanz III | Miguel Sanz | 11 | UPN • CDN | 2003ko ekainaren 30a | 2007ko abuztuaren 14a |
Sanz IV | Miguel Sanz | 12 | UPN | 2007ko abuztuaren 14a | 2011ko ekainaren 28a |
Barcina | Yolanda Barcina | 8 | UPN • PSN | 2011ko ekainaren 28a | 2012ko ekainaren 22a |
8 | UPN | 2012ko ekainaren 22a | 2015eko uztailaren 22a | ||
Barkos | Uxue Barkos | 11 | GBai • EH Bildu • Ahal Dugu • I-E | 2015eko uztailaren 22a | 2019ko abuztuaren 6a |
Egoitzak
aldatuNafarroako jauregia
aldatuNafarroako jauregia Nafarroako Gobernuaren egoitza nagusia da. Alde Zaharra eta Bigarren Zabalgunearen artean dagoen etxadi bat hartzen du. Gazteluko enparantza, Karlos III.a etorbidea, Pablo Sarasate pasealekua, San Ignazio etorbidea eta Nafarroako Gorteen kalea ditu mugakide.
Hiru fatxada ditu:[5]
- San Ignazioko fatxada: Nafarroako jauregiaren fatxada nagusia da, estilo neoklasikokoa, mendebaldera orientatuta dago, Sarasate pasealekuaren hasieran. Jose Nagusiak egin zuen, 1850. urtean. Erdiko gorputza ordena jonikoko sei zutabek osatua da; zutabeei buru emanez, frontoi hiruki bat dago, brontzezko bi eskultura handik apaindua. Fructuoso Ordunak egin zituen eskultura horiek, Antso III.a Nagusia eta Antso VII.a Azkarra Nafarroako erregeenak. Atikoan marmolezko eskultura multzo bat ageri da, Ordunak egina hori ere; Nafarroako armarria ikusten da multzo horretan, alboetan bi gizon dituela.
- Karlos III.a etorbideko fatxada: Nafarroako jauregiaren ekialdeko fatxada, estilo neoklasikokoa, Karlos III.a Noblearen etorbidera begira dago, Iruñeko Bigarren Zabalgunearen ardatzari begira. Jose eta Javier Yarnoz Larrosa anaiek eraiki zuten, 1934an. Frontoiaren espazio guztia betetzen duen Nafarroako alegoria bat du goian, Fructuoso Ordunak 1934an landua; horma koroa batez hornitutako andre bat da irudi nagusia, Arte Ederrek, Nekazaritzak, Abeltzaintzak, Industriak, Armek eta Merkataritzak inguratua.
- Gazteluko enparantzako fatxada: Gazteluko enparantzara ematen duena da, bitxia bada ere, hiruretan garrantzitsuena. Karlos III.aren fatxadaren estilo berekoa da.
Ogasunaren egoitza
aldatuOgasunaren egoitza Nafarroako jauregiaren etxadi berean dago, Karlos III.aren eta Nafarroako Gorteen izkinan. Bi eraikinek osatzen dute: bata 1970eko hamarkadan egin zen, hain zuzen ere, Ekonomia eta Ogasun kontseilaritza hartzeko, eta bestea, 2000ko hamarkadan eraiki zen aplikazio gisa.[6][7]
Ingurumenaren egoitza
aldatuNafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilarizak eraikin berri bat okupatu du Iruñeko Gonzalez Tablas kalean 2010eko ekainetik. Eraikin berria da, emisibitate txikikoa eta oso argitsua. Manuel Blasco arkitektoak proiektatu zuen. Eraikinak bost bulego-solairu ditu, 6 000 m2 inguruko azalerarekin, hiru aparkaleku-soto 266 plazarekin eta erabilera publikoko 1 500 m2-ko lorategi-eremu batekin.[8]
Hezkuntzaren egoitza
aldatuHezkuntza kontseilaritzako eraikinak Iruñeko Alde Zaharrean du egoitza, Santo Domingoko aldapa, Merkatu eta Maiatzaren bia kaleen artean. Duela gutxi eraikitako eraikina da, inguruko gainerako eraikinekin kontrastea egiten duena. Iruñeko udaletxetik gertu dago.
-
Nafarroako jauregia: San Ignazioko fatxada
-
Nafarroako jauregia: Karlos III.ko fatxada
-
Nafarroako jauregia: Gazteluko fatxada
-
Nafarroako jauregia: lorategia
Erreferentziak
aldatu- ↑ Nafarroako Gobernua. Lehendakaria. .
- ↑ Nafarroako Gobernua. Lehen lehendakariordea. .
- ↑ Nafarroako Gobernua. Bigarren lehendakariordea. .
- ↑ Nafarroako Gobernua. Kontseilaritzak. .
- ↑ Nafarroako Gobernua. Egoitza. .
- ↑ GE & Asociados. Ogasun eraikina. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
- ↑ CTH taldea. Nafarroako Ogasunaren eraikin berria. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
- ↑ «Nafarroako Gobernuko Ingurumen Sailarentzako eraikina - Iruña - Proiektuak - Iturralde eta Sagues Ingeniariak» www.itursa.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).