Neckar
Neckar Baden-Württemberg alemaniar estatua hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duen ibaia da.
Neckar | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 89 m |
Mota | ibai |
Luzera | 362 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 49°30′43″N 8°26′14″E / 49.511944°N 8.437222°E |
UTC ordua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Baden-Württemberg |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 14.000 km² |
Arro hidrografikoa | Neckar basin (en) |
Ur-emaria | 140 m³/s |
Iturburua | Neckarquelle (en) (Villingen-Schwenningen) (705 m) |
Bokalea | Rhin (Mannheim) (88 m) |
Etimologia
aldatu"Neckar" izena Nicarus edo Neccarus-etik dator, eta hau zelten Nikros-etik. "Nikros" hitzak ur azkarra esan nahi du.
Iturburua
aldatuIbai honen iturburua Schwenningenen dago, Oihan Beltzean, Danubioren iturburutik gertu.
Ibilbidea
aldatuSuabiako Juratik jeitsi ondoren hiri garrantzitsuak pasatzen ditu, hala nola, Tübingen, Stuttgart, Heilbronn eta Heidelberg. Azkenik Mannheim inguruan egiten du bat Rhin ibaiarekin.
Neckarren ibilgua ontziz ibili ahal izateko egokitu da, halako eran non 1.350 tonako ontziak Plochingen-eraino (Stuttgartetik gora) iristen diren. Stuttgart gune nagusia duen Wurttenberg industria-herriaren ardatza da.
Historia
aldatu1100 urtetik aurrera Oihan Beltzeko egurra Neckar eta Rhin ibaietan zehar jaitsi izan da Herbeheretaraino. Garai batean almadia bidez jaisten ziren, eta gaur egun gabarren bidez jaisten da.
Ibilbidean behera joanaz gaztelu ugari ikus daiteke, Hornberg eta Guttenberg kasu, baita Obrigheim zentral nuklearra ere.
Ibilbideko herriak
aldatuIbaiadarrak
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.